Basque District of Culture and Creativity (BDCC) - Enpresa-proiektuak sendotzeko programari buruzko mintegia

  • Basque District of Culture and Creativity (BDCC) - Enpresa-proiektuak sendotzeko programari buruzko mintegia

Uztailaren 8an BASQUE DISTRICT OF CULTURE AND CREATIVITY (BDCC) aurkeztu zen. Kultura- eta sormen-industrien sektorearen lehiakortasuna eta garapen ekonomikoa sustatzeko abiarazi duten lehen ekimena, enpresa-proiektuak sendotzeko programa bat da, 2021eko irailetik abendura bitartean garatuko dena.

Programa Euskadiko KSI enpresa zein erakundeetan zuzendaritza-erantzukizuna duten pertsonei, enpresa-bazkideei zein autonomoei zuzenduta dago eta parte-hartzea enpresa-proiektu baten garapenari lotua dago (nazioartekotzearekin, digitalizazioarekin, berrikuntzarekin, negozio- edo zerbitzu-eredu berriekin… ardatz duten proiektuak), baldin eta, programak eskaintzen duen gaikuntza- eta laguntza-prozesu adituaren bidez, arrakasta handiagoz ezarri badaiteke.

Hartara, datorren uztailaren 28an mintegi bat antolatu dute programari buruzko informazio gehiago emateko. Hain zuzen ere, hitzordua 9:00etatik 9:30etara izango da, eta mintegian sartzeko eta parte hartzeko honako esteka honen bitartez egin beharko da: https://labur.eus/BDCC_Mintegia.

Programaren lehen edizio-pilotu honetan, 20 enpresa-proiektutara mugatuko dute parte-hartzea, eta hautagaitza aurkeztu duten enpresen / erakundeen proiektu-proposamenak aztertu eta onartu ondoren zehaztuko da parte-hartzaileen behin betiko zerrenda.

Zalantzarik edo argibiderik nahi izanez gero, helbide honetara jo dezakezue: info@basquedcc.eus

Enpresa-proiektuak sendotzeko programari buruz

Edizio bakoitzean hautatutako enpresa proiektuetako bakoitza sendotzeko tutoretzapeko laguntza eta gaikuntza pertsonalizaturako programa da.

Zerbitzua euskadiko KSIen enpresetako arduradunentzat izango da, zeintzuek, hautaketa prozesu baten ostean, programaren edizio guztietan parte hartzeko lehentasunezko kidetzat joko diren.

Programa KSI enpresetako zuzendaritzako arduradunak gaitzeko da, zeintzuek, hautaketa prozesu baten ostean (aribidean dagoen proiektu bat edo finkatzeko ideia bat argi izatea), 140 orduko gaikuntza eta laguntzaprograma batean parte hartuko duten, Tutoretza oertsonalizatuak barne hartuko dituena. Prozesua amaitzeko enpresa finkatzeko proiektu bat egingo da, bakoitzaren beharrizanak aintzat hartuta (nazioartekotzea, digitalizatzea, berrikuntza, negozioeredu berria, zerbitzu edo produktu berriak, etab.).

Aurreikuspena

Planteatu da programaren edizio bat egitea urtero, 20 enpresarekin; hortik, ezarri beharreko 20 proiektu sortuko dira. Edizio bakoitzeko hautaketairizpideak webgunean argitaratuko dira.

Irakasleak

Lander Balza, Julen Iturbe-Ormaetxe Zamarripa, Eider Aldape Martin, Roberto Gómez de la Iglesia, Miren Lauzirika Jauregi, Itziar Rubio Barrera, Jesus Albizu Soriano, Antonio Martínez Zamorano, Iñigo Irizar Arcelus, Alex Ochoa de Aspuru, Juanjo Brizuela, Josune Razkin, Ramón Puchades, Ricardo Antón Troyas, Maitena Salinas, Brigitte Sauvage.

PROGRAMAREN EDUKIA

Negozio eredua

  • Zer da negozio eredu bat? Agile Start Up, Business Model Canvas eta zuhaitz estrategikoaren negozio diseinu teknologiak ezagutzea eta praktikatzea.

Zerbitzuen diseinua

  • Kontzeptua.
  • Zerbitzuen diseinu-praktikarako hastapenak.
  • Taller práctico.
  • Horren aplikazioa eta berrikuntzaren garapenean duen rola.

Sormen sektorearentzako Zuzendaritza Estrategikoa

  • Sormen talentua antzematea.
  • Talentua eta sormen sektoreko enpresak kudeatzea.
  • Korporazio identitatea/kultura.

Sormena eta berrikuntza

  • Sormen laneko metodologiak.
  • Design Thinking.
  • Berrikuntzari aplikatutako sormena.
  • Berrikuntza irekia, erabiltzaileek zuzendutakoa.
  • Baterako sorkuntza.

Merkatu-hazkundea eta nazioartekotzea

  • Merkatuak bilatzea eta hautatzea.
  • Kideak eta bitartekariak.
  • Kanpo eragiketen fiskalitatea.
  • Komunikazio eta posizionamendu politika.

Finantzak eta inbertsioa

  • Negozioak eta zerbitzuak diseinatzerakoan, oreka hirukoitza: finantzarioa, soziala eta ingurumenekoa.
  • Finantzak eta inbertsioa.

Marketina

  • Negozio ideietarantz bideratutako marketina.
  • Marka hazkuntzarako bide gisa.
  • Online marketina eta Social Business: nola erabili ingurune digitala posizionamendua indartzeko eta merkatu berrietara zabaltzeko.
  • Aurkezpen eraginkorrak.

Joerak

  • Joeren ikerkuntza.
  • Joeren analisia.
  • Etorkizuneko agertokiak eta foresight edo aurreikuspen estrategikoa.

Eraldaketa digitala

  • Aldaketa teknologikoak eta eragile berriak.
  • Ekosistema digitalak.
  • Lanerako metodologia erraz berriak.
  • Datuen automatizazioa eta analisia.
  • Eraldaketa digitalerako estrategiak.
  • Ekonomia zirkularra eta ekologia.

Ekonomia zirkularra

  • Jasangarritasuna eta ekologia.
  • Eragin positiboa.
  • Eraldaketa kulturala eta gardentasuna.

Lidergoa, negoziaketa eta komunikazio eraginkorra

  • Oratoria, negoziaketa eta lidergo motak.
  • Arazoak konpontzea.
  • Merkataritza ekintza eta negoziaketa.


  • Gaia Bestelakoak