Ertibil Bizkaiaren 39. edizioa Rekalde Aretoan abiaraziko da 18 artistaren obrekin
- DataUztailak 16
- Gaia Ikusizko arteak
Bilboko Rekalde Aretoan hasiko den erakusketa ibiltaria Sestao, Elorrio, Balmaseda eta Barakaldotik igaroko da. Ertibil Bizkaia 2021 lehiaketako lehenengo saria Iñigo Varona Sánchezentzako da, ‘Ocharcoaga’ obrarengatik; bigarren saria Nora Aurrekoetxea Etxebarriarentzako, ‘Diki 2’ obrarengatik; eta hirugarrena Natalia Suárez Ortiz de Záraterentzako, ‘crema’ obrarengatik.
Lorea Bilbao Ibarra Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, Ertibil Bizkaia 2021 edizioko artistekin batera, gorabidean dauden 18 artistaren obren erakusketa ibiltari berri bat aurkeztu du Rekalde Aretoan.
ERTIBIL BIZKAIA ikusmen-arteen erakusketa ibiltariak, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatua, Bilboko Rekalde Aretoan hasi du bere ibilbidea eta gero Sestao, Elorrio eta Balmasedatik igaroko da, 2022ko urtarrilaren 7an Barakaldoko erakusketen udal-aretoan amaitzeko.
ERTIBIL BIZKAIA 2021 edizioan honako hauek saritu dira: Iñigo Varona Sánchez, Nora Aurrekoetxea eta Natalia Suárez Ortiz de Zárate. Aurtengo taldea beste hamabost artistak osatzen dute: Andrea Aguilera & Jaime Gutiérrez - Maider Aldasoro Diaz - Miren Barrena Rebe - Detrito - Mar de Dios - Garazi Etxebarria Azurmendi - Roberto Freire - Tana Garrido - Maider Gonzalo Salceda - Nora Goyalde - Izaro Ieregi González - Dogartzi Magunagoicoechea - Oihane Sánchez Duro -Amaya Suberviola - Imagen 34 María del Mar Torre.


