Maider Lasa: «Belaunez belaun ahoz ahoz transmititu diren lo-kantak gure zeluletan daude»

  • Maider Lasa: «Belaunez belaun ahoz ahoz transmititu diren lo-kantak gure zeluletan daude»
    Argazkia: Zali Ero
Argia

  • DataUztailak 15
  • Gaia Musika

Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxearen Batera proiektuen emaitzetarik bat gauzatu du berrikitan Maider Lasak, Malen Iturrirekin elkarlanean. Ekainean aurkeztu zuten Loa, loa, laguna izeneko ikusgarri performatiboa, ahotsez, gorputzez eta irudiz. Tradiziozko lo-kantak oinarri, harrigarrizko interpretazio magiko baten sortze bideak gogoetatu ditu elkarrizketan.

Bartzelonan zinela uste genuen eta, hara non, Loa, loa, laguna ikuskaria aurkeztu diguzu Gasteizen...

Bai, nik ere horixe pentsatzen nuen, Bartzelonan nengoela, kar, kar! Han nengoela, duela hiruzpalau urte, adiskide bati eta bioi kabaret saio txiki bat eskatu ziguten. Nire lagun hura dantzaria da; ni, kantaria. Ez genuen askorik pentsatu. Niri, melodia bat etorri zitzaidan gogora: Lo hadi aingerua. Huraxe kantatzen eta lup-arekin jolasean hasi nintzen, ziklo bat grabatzen eta haren gainean grabazio gehiago egiten, kiribilean. Hiru ahots ere egin nitzakeen! Eta hor da kantaren istorioa, ezta? Aita itsasoan, ekaitza, ama haurrarekin, lokartu dadin ahaleginetan… Nire laguna dantzan, ni kantuan, eta halako mugimendu bat zetorkidan, haurra besoetan bularraren kontra hartu eta kulunkatzen ariko banintz bezala. Eta ohartu nintzen han zerbait gertatzen ari zela, mugimendu hark zerbait gordetzen zuen, eta nork nor lasaitzen zuen ere ez nekien, amak haurra, ala haurrak ama? Itsasoa ere presente zegoen gure emanaldian… Esan nahi dut hor bazela zerbait, ikertu beharrekoa.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri