Antzerkia, dantza eta akrobazia bateratzen ditu Cia Moveoren "Echoes" izeneko azken ikuskizunak
- DataUztailak 13
- Gaia Arte eszenikoak
Kataluniako konpainiak uztailaren 17an, larunbatean, aurkeztuko du bere azken koreografia, Durangoko Uda kulturaz blai programaren barruan
2021eko uztailaren 13a. Dantzaren XVII. Zirkuituak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Sarearen bidez antolatzen duen ekimenak, Echoes koreografia aurkeztuko du datorren larunbatean, Durangon, Cia Moveo konpainiaren eskutik.
Echoes Festival d’Arts de Carrer de La Mercè jaialdian estreinatu zen 2020an. Horrek gogora ekartzen dizkigu, modu ludiko eta ironikoan, gure banakotasun-nahia eta gure arteko konexio/mendekotasunak. Hizkuntza propio eta oso fisikoa erabiltzen du, antzerkia, dantza eta akrobazia nahasten dituena, talde-esperientzia bat sortzeko. Non sortzen dira gure ekintzak, gure pentsamenduak, gure nahiak? Geureak dira ala inguratzen gaituen munduaren oihartzunak dira?
CIA MOVEO
2005etik, gorputzaren aukera narratiboak eta mugimenduaren aberastasun espresiboa esploratzen dituen sormen-lan bat eraman du Moveo konpainiak nazioarteko eszenategietara. Jestuen bidezko ilustraziotik urruti eta nabarmenkeriatik bereizitako gorputzaren plastikotasun abstraktutik urruti, Moveo konpainiak hizkuntza fisikoaren garapena ikertzen eta lantzen du, askotariko diziplinen arteko lotura bilatuz etengabe. Dansacat 2020 sarien irabazlea.
NON: Ezkurdi parkean (Durango)
NOIZ: Uztailak 17, larunbata
ORDUA: 20:00
IDEIA, ZUZENDARIA ETA KOREOGRAFIA: Stéphane Lévy
INTERPRETEAK: Agnès Jabbour, Neilor Moreno, Xavier Palomino, Siziana Reiser, Alma Steiner eta Adrià Viñas
JANZKIAK: Joana Martí
AHOTS-AHOLKULARITZA: Mariantònia Salas
SOINU-ESPAZIOA: Stéphane Lévy
PRODUKZIO EXEKUTIBOA: Estella Muñiz


