Pabellón 6ek "Cómo domé un caracol en tus senos" estreinatuko du

  • Pabellón 6ek
pabellon6.org

  • DataUztailak 8
  • Gaia Arte eszenikoak

Lana uztailaren 16tik abuztuaren 8ra bitartean ikusi ahal izango da. Hitzaren indarra, zuzeneko musikaren atmosfera eta interpretazioa fusionatuz ikusleen bihotzak astintzea espero da.

Duela hilabete batzuk, MIGRAAAANTES antzezlanaren estreinaldiarekin batera, Pabellón 6eko Gazte Konpainiak Matei Visniec egile berdinaren CÓMO DOMÉ UN CARACOL EN TUS SENOS lanaren irakurketa dramatizatua egin zuen. Testu indartsu hau, kasu honetan antzezlan gisa estreinatuko da.

Maitasuna eta honen kontraesanak arakatzeko, zer hobeto poesia, fantasia, erotismoa eta ironiarekin egitea baino? Galder Sacanellek zuzendu du antzezlan hau, testuaren poetika errespetatuz, baina kabaretaren kutsua emanez.

Antzezlan hau, maitasunari, desamodioari eta honek guztiak dakarren ondorioei buruzko igorlerik gabeko gutun bat da. Alegiazko kabaret poetiko, erotiko, komiko, erromantiko eta zentzugabea.

Aitor Echarte, Cécile Marquette, Kepa Alesso, Sandra Martín Gómez aktoreek eta Etxahun Arregi Pikabea musikariak “bihotzeko anfiteatrora gonbidatzen gaituzte, bizirik jarraitzen ote dugun, gure bihotzak odolez betea jarraitzen ote duen edo gure bihotzak lo denbora gehiegi ote daraman jakiteko”.

Jantziak eta eszenografia Betitxe Saituak eginikoak dira; zuzeneko musika eta soinu espazioa Etxahun Arregi Pikabearen eskutik; atrezzoa Maria Casanuevarena da eta argiztapen diseinua Fernando Alcaúzarrek eginikoa da.

“CÓMO DOMÉ UN CARACOL EN TUS SENOS”, Pabellón 6ek, Gazte Konpainiarekin elkarlanean eginiko azken ekoizpen propioa da. Emanaldiak ostegunetik igandera (igandeetan saio bikoitza) izango dira eta sarrerak dagoeneko www.pabellon6.org webgunean erreserbatu daitezke.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri