Gazteek telebista erabiltzen dute albisteentzako, plataformak fikziorako eta YouTube entretenimendurako

  • Gazteek telebista erabiltzen dute albisteentzako, plataformak fikziorako eta YouTube entretenimendurako
    Gazte batzuk mugikorrarekin. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia
eitb.eus

  • DataUztailak 8
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

EAE eta Nafarroako gazteen ikus-entzunezkoen kontsumoa aztertu du Ikusiker Ikus-entzunezkoen Behategiak. EHUk, EITBk, Tabakalerak eta Kulturaren Euskal Behatokiak sustaturiko Applika+ programaren parte da ikerketa proiektua.

Ikusiker Ikus-entzunezkoen Behategiak Euskal Autonomi Erkidegoko eta Nafarroako gazteen ikus-entzunezkoen kontsumoa aztertu du 11 eta 23 urte bitarteko ia 3.000 gaztek osatzen duten panel baten bitartez. Ikerketa proiektua Applika+ programaren parte da, EHUk, EITBk, Tabakalerak eta Kulturaren Euskal Behatokiak sustaturiko programa. Helburua gazteen ikus-entzunezkoen kontsumoa, ohiturak eta formatuak zeintzuk diren ezagutzea eta horietan sakontzea da.

11-23 urte bitarteko gazteek albisteak ikusteko gehienbat telebista erabiltzen du, telesail eta pelikulak ikusteko streaming plataformak eta entretenimendurako YouTube. Gainera, telebista "tradizionala" ere kontsumitzen dute.

Instagram da gehien erabiltzen duten sare soziala eta gaurkotasunarekin loturiko eduki barregarri-polemikoak sortzen dituzten kontuak eta aktibistak diren emakume feministen kontuak jarraitzen dituzte. 

@ceciarmy, @cabronazi eta @433 dira EAE eta Nafarroako unibertsitate gazteek gehien jarraitzen dituzten Instagram kontuak.

Beste batzun artean, Aritz Aduriz, Iñaki Williams, Itziar Ituño, Izaro, Aitziber Garmendia eta Toti Martinez de Lezea agertu dira erreferente moduan.

Horrela diote adin tarte horretako ia 3.000 gazteri egindako ikerketa baten emaitzak. Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroakoko institutu eta unibertsitateko ikasleak dira.

Ikerketa proiektua Applika+ programaren parte da, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHUk), EITBk, Tabakalerak eta Kulturaren Euskal Behatokiak sustaturiko programa da eta helburua gazteen ikus-entzunezkoen kontsumoa, ohiturak eta formatuak zeintzuk diren ezagutzea eta horietan sakontzea da.

Ikusikerrek 2020 urteko irailetik 2021 urteko ekainera arte Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako unibertsitate eta bigarren hezkuntzako hainbat zentrotan gazteek egiten duten ikus-entzunezkoen kontsumoari buruz galdetu du.

Emaitzek erakusten dute unibertsitateko ikaslegoaren %70,9ak albisteentzako etxeko telebista aukeratu duela, fikziorako streaming plataformak (%62,6ak) eta entretenimenduzko programetarako (%43,3ak) YouTube. Bigarren hezkuntzako ikasleen kasuan, azken edukia non ikusi duten galdetzean, gehiengoak (%45ak) telefono mugikorra erabili duela esan du. Horren barruan, YouTube izan da gehien erabili duten plataforma (%24ak).

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri