Inaxio Usarralde: «Asko eman dit bertsoak: bizimodu bat»

  • Inaxio Usarralde: «Asko eman dit bertsoak: bizimodu bat»
berria.eus

  • DataUztailak 5
  • Gaia Arte eszenikoak

Omenaldia Usurbilen, omenaldia Lazkaon... 2019an lehen lerrotik urrunduta, 30 urtez gai jartzaile gisa egindako lanaren ordaina jasotzen ari da Inaxio Usarralde. Euskara du bizibide.

Euskara, bertsoa eta kolektiboa. Hiru zutabe ditu Inaxio Usarralderen (Aginaga, Usurbil, 1967) egunerokoak. Euskal filologoa da ikasketaz, Emun kooperatiban ari da lanean 2005etik —sartu-irten bat egin zuen Mintzola Ahozko Lantegian—, baina 30 urtez gai jartzaile gisa egindako lanak eman dio sona. 2019an lehen lerrotik urrunduta, bestelako patxada batekin bizi du orain bertsolaritza.

Usarralde bai, baina Inazio edo Inaxio, nola gustatzen zaizu deitzea?

Inaxio. Nire izenarekin badaukat borroka bat: aitonaren herentzia daramat nik; Inaxio zen aitona, baina Ignacio ageri da nire jaiotza agirian. Gogoan daukat batxilergoa egitera-eta Donostiara joan nintzenean, lehenengo egunetan zerrenda pasatzen zutenean, «Ignacio!» esaten zutela irakasleek, eta mina ematen zidan hori entzuteak. Epaitegira joan eta Iñaki jarri nuen nire errebeldia guztiarekin, garai hartan posible baitzen izenak itzultzea. Ez ninduen betetzen horrek ere, Inaxio izan naizelako betidanik, baina gaur da eguna garai hartako ikaskideek Iñaki deitzen didatena. Euskaltzaindiak izenak euskarazko grafiaz jartzea baimendu zuen gero, eta Iñakitik Inaziora aldatu nuen izena. Baina, oraindik ere, legez, izena ezin izan dut jarri neure gustura.

Omenaldi giroan murgilduta zabiltza azken urtebetean. Usurbilen iaz, Lazkaon aurten… Gai jartzaile bat omenaldiak jasotzen…

Sekulako giroa eduki dugula eta daukagula adierazten du horrek, baina ardura pixka bat ere ematen du. «Zer egin dut nik horrelakoak merezi izateko?», hori da pentsamenduetako bat. Kontraesan batzuk sortzen dizkit omenaldien kontuak. Usurbilgoa ezustekoa izan zen; santaisabeletako saio hura izan zen gai jartzaile lanari ezezkoa eman nion lehenengoa. Pandemia dela-eta, zozketa bidez lortu nituen sarrerak, ustez, eta amarekin joan nintzen saioa entzutera; hark ere ez zekien ezer. Polita izan zen, bereziki ama eta bikotekidea aurrean zeudelako.

Lazkaokoa, jada, bereziagoa izan zen, prestatuagoa. Jakinaren gainean nengoen ni ere. Desberdina izan zen eta desberdin bizi izan nuen. Iazko abenduan zen egitekoa berez, baina atzeratu egin behar izan zuten, pandemiaren eraginez. Apirileko omenaldiaren eguna gerturatu baino bi aste lehenagora arte oso lasai egon nintzen. Gustatu zitzaidan izenburua ere, Inaxiori ikasiak. Egunerokoan ondoan ditudanak zeuden omenaldiaren atzean, eta banekien estualditxoren bat izango nuela, baina intentzio txarrik gabea. Azken astean, komunikabideetatik deika hasi zirenean, sortu zitzaidan halako kezka bat, baina oso babestuta sentitu nintzen oholtzan. Saioa gozatzen saiatu nintzen, eta prestatuta neukan esker ematea ere egin nuen. Gustura gelditu nintzen.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri