Gabriel Celaya Nazioarteko V Poesia Saria
- DataEkainak 30
- Gaia Literatura
Kultura Departamentuak, gazteleraz idatzitako obra berriak eta jatorrizkoak saritzea xede duen Gabriel Celaya Nazioarteko V. Poesia Saria deitu du.
Departamentuaren egitekoa da, kulturaren sustapen eta hedapenaren alorrean, beste batzuen artean, honako hau: arte eta kulturaren alor desberdinak zaintzen, zabaltzen eta aberasten dituzten entitate eta sortzaileei laguntzea.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gabriel Celaya (Hernani 1911 - Madril 1991) poeta gipuzkoarraren oroimenez, bere izena daraman sari hau sortu zuen 2011n, bere jaioturtearen mendeurrenean. Aurreko edizioan Jose Maria Zonta Arias poeta costarricarra izan zen irabazle “Al este de la mariposa. Antología de poesía rumana” lanarekin.
PARTE-HARTZAILEAK
Nahi duten idazle guztiek har dezakete parte, edozein leku eta nazionalitatetakoak direla ere, lan bat edo gehiago aurkeztuz. Ezin izango dute lanik aurkeztu sari honen aurreko edizioetan sarituak izandakoek.
OBREN BETEBEHARRAK
Lanak gai, neurri eta errima librekoak izango dira, eta 500 lerro izan beharko dute gutxienez. Lanak, gazteleraz idatziak, originalak eta argitaratu gabeak izango dira. Nolanahi ere, aldizkarietan, antologietan edo sarean argitaratu diren poema bildumak ere onartuko dira, betiere bilduma horien ehuneko hamarra (% 10) baino gutxiago atera bada argitara. Ez dira onartuko beste hizkuntza batetik itzulitako lanak.
AURKEZTEKO EPEA ETA BALDINTZAK
Lanak aurkezteko epea uztailaren 29an amaituko da. Obraren 5 ale aurkeztu behar dira:
Lanak, grapatuta edo behar bezala koadernatuta aurkeztuko dira, lau kopiatan, Din-A4 formatuan, idazmakinaz edo ordenagailuan idatzita, espazio bikoitzean eta alde batetik bakarrik.
Orriak zenbakitzea gomendatzen da.
Ale guztietan lanaren izenburua eta egilearen ezizena jarri behar dira.
Lanaren bost aleekin batera kartazal itxi bat atxiki beharko da, kanpoko aldean lanaren izenburua eta egilearen ezizena duela. Barruan honako datu eta dokumentuak: egilearen izen-abizenak, helbidea, harremanetarako telefonoa, helbide elektronikoa, NA edo pasaportearen fotokopia, eta ohar biobibliografiko laburra.
Lanaren bost aleak eta kartazal itxia beste kartazal baten sartuko dira, kanpokaldean honakoa jarri beharko delarik nahitaez: “Gabriel Celaya Nazioarteko V. Poesia Sarirako 2021”
Helbide honetara bidaliko da: Koldo Mitxelena Kulturgunea, Urdaneta kalea 9, 20006 Donostia.
Aurkeztu ahal izango da, halaber, Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro bulego propioetan nahiz itunduetan, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 16.4 artikuluan xedatutako beste edozein bide baztertu gabe.
Inola ere ez dira onartuko posta elektronikoz bidalitako aleak.
SARIA
Sari bakarra izango da, 10.000 eurokoa, eta irabazleari Leopoldo Ferran eskultoreak egindako garaikur artistiko bat emango zaio.
EPAIMAHAIA
Adituek osatutako aurretiko irakurtze batzorde batek aukeratuko ditu lanak. Batzorde hori Gipuzkoako Foru Aldundiak izendatuko du. Aukeratutako lanak, ondoren, saria deitu duen erakundeak izendatutako epaimahai batek baloratuko ditu. Epaimahai kideak zeintzuk izango diren jendaurrean jakinaraziko da eta Gipuzkoako Aldizkari ofizialean argitaratuko da.
SARITUTAKO LANAREN ARGITALPENA
Saritutako obra poesian espezializatutako argitaletxe ospetsu batek argitaratuko du, edizio zaindu batean.


