Ander euskaraz egindako lehen gay pelikularen gidoia salgai jarriko da LGTB Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen den aste honetan

  • Ander euskaraz egindako lehen gay pelikularen  gidoia salgai jarriko da LGTB Harrotasunaren  Nazioarteko Eguna ospatzen den aste honetan

  • DataEkainak 30
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Roberto Castón zuzendari eta gidoigileak (Coruña, 1973) egindako Ander (2009) lehen filmaren gidoiaren argitalpen elebiduna salgai jarriko da Amazonen, LGTB Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen den aste honetan. Arantza Etxebarria ahozko bizkaierazko elkarrizketetan lan egin zuen itzultzailea arduratu da gaztelaniara ere itzulita dagoen idatzizko bertsioaz. Bizkaieraz argitaratutako lehen gidoia da, euskaraz argitaratutako apurrenetakoa. Carlos Loureda (Fotogramas) kritikariak idatzitako hitzaurrea eta Roberto Castonen ia 40 ohar interesgarri ditu gidoiak.

Ander pelikulan euskal baserritar ingurunean kokaturiko bi gizonen arteko maitasun istorioa kontatzen da (Josean Bengoetxea donostiarra eta Cristhian Esquivel perutarra izan ziren protagonista). Euskaraz eta gaztelaniaz grabatutako genero honetako lehenengo pelikula izan zen. Berlinale entzutetsuan estreinatu zen 2009an, eta zinema-jaialdi ospetsu horretan proiektatu zen euskarazko lehen pelikula izan zen. Jaialdian, CICAE (Art Cinema Award) saria irabazi zuen, nazioarteko 150 jaialditan lortutako 27 sarien artean lehendabizikoa.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri