Mundu zabaleko 124 artistek eman dute izena Bulegoa z/b-k antolatutako egonaldietarako

  • Mundu zabaleko 124 artistek eman dute izena Bulegoa z/b-k antolatutako egonaldietarako
Bulegoa z/b

  • DataEkainak 24
  • Gaia Ikusizko arteak

Epaimahaiak María Cerdá Acebrón-en “Vida Neus a veces, Ana” eta Alejandra Pombo Su. H-ren “What Looks at Me Surroundings Me” aukeratu ditu.

Bulegoa z/b-ek antolatzen dituen egonaldietarako izen-ematea amaituta dagoen honetan, eta mundu zabaleko 124 eskaera jaso ondoren, Iratxe Jaiok (artista) , Laura Vallés Vílchez-ek (komisarioa, editorea eta ikertzailea) eta Miren Jaiok, Leire Vergarak eta Beatriz Caviak (Bulegoa z/b- ko kideak) honako proposamenak aukeratu dituzte: María Cerdá Acebrón-en “Vida Neus a veces, Ana” eta Alejandra Pombo Su-ren “What Looks at Me Surroundings Me”. Halaber, finalista gelditu dira Bojan Fajfric-en “The Void in Between”, de Carla Palacios-en “112/108 ACCIONS: llaurar “ , Nazaré Soares-en “The Witch Trails Project “eta Leticia Ybarra-ren “Yo sueño exceso”.

Bulegoa z/b arduradunek adierazten dutenez, “egonaldiak elementu garrantzitsuak dira produkzio artistikoan. Ez soilik, artistei lan -prozesurako espazio eta denbora eskaintzen dietelako; oso lagungarri dira artista askoren egoera ekonomiko estuari aurre egiteko”. Izan ere, hilabeteko iraupena duen egonaldiak, diru-kopurua, joan-etorri eta alojamendu gastuak barne hartzen ditu eta baita Bulegoa z/b-eko espazio fisikoa eta beren eskura jar daitezkeen baliabideak, lana edo ikerkuntza garatu ahal izateko.

Aipatu bezala, mundu osoko eskaerak jaso dira, esaterako: Argentina, Azerbaijan, Bangladesh, Brasil, Kamerun, Kanada, Txina, Hego Korea, Kuba, Egipto, Estatu Batuak,
Filipinak, Ghana, Indonesia, Irak, Iran, Israel, Japonia, Kenya , Mexiko, Nepal, Peru, Siria, Taiwan, Turkia. Europatik honako lekuetatik jaso dira eskaerak: Alemania, Austria,
Bielorrusia, Bulgaria, Txekia, Kroazia, Eskozia, Frantzia, Britainia Handia, Grezia, Lituania, Polonia, Portugal, Errumania, Serbia eta Ukraina. Euskal Herria nahiz estatuko hainbat tokitatik ere iritsi dira proposamenak.

Bai aukeratutako proposamenak eta bai finalistek aurkeztutakoak, jasotako 124 proposamenetako diziplina aniztasunaren isla dira. Sei finalisten artean, beste teknika
batzuen artean, aurkitzen ditugu marrazkia, collagea, fanzinea, poesia, bideoa eta performancea.

Aukeratutako bi proposamenetan, ikerkuntza prozesuek praktika artistiko garaikideetan duten zentralitatea erakusten dute eta baita prozesu hauek garatzen diren denborazkotasun luzea. María Cerdá Acebrón-en proposamena 2012an abiatutako proiektu baten ondorioa da eta Alejanda Pomborena, berriz, 2016an.

María Cerdá Acebrón-en “Vida Neus a veces Ana” proposamenari buruz.

XX. mendeko historiaren memoriaren ikasketa helburu duen eta prozesuan dagoen azterketa artistikoa proposatzen du. ERA argitaletxeko arduradun eta erbesteratutako kataluniar-mexikarra zen Neus Espresate Xirauren figuran oinarritzen da.

Ikerketak, Latinoamerika, estatu espainiarra eta XX. mende erdialdeko independentzia mugimendu antikolonialisten arteko gurutzaketak kontatzen ditu. Epaimahaiak nabarmendu egin du, 2020an Bulegoak z/b-en, Josebe Martínez-en zuzendaritzapean, ospatu ziren “Emakumean eta erbestea” izeneko topaketan landutako gaiarekiko antzekotasuna. Aipatu topaketa horietan, artista egoiliarrarentzat oso lagungarri suertatu daitezken harreman-sarea sortu zen. Epaimahaiak halaber, goraipatu du, egonaldia burutuko den testuinguru zehatzarekin erlazioa duen aspektuetan oinarritzea, hala nola, diktadura garaian Euskal Herrian gertatzen zen liburuen sarrera klandestinoa, 60. hamarkadako desarrollismoaren eraginez sortutako tentsio sozio-politikoak eta iragan 80 hamarkadan Nerbioi ibaiaren arroan gertatutako industria-eraldaketa sakona.

Amaitzeko, epaimahaiak azpimarratu du proposamen honek azterketarako tresnak uztatzen dituen modu eraginkorra - artxibo lana, elkarrizketak-, pedagogiaren dinamikak-, tailerrak, amankomunean jarri – eta formalizazio plastikoak – collage, eskultura, fanzinea- historia modu kritikoan pentsatzea eta sortutako kontaketan hutsuneak sortzeko helburuarekin.

Alejandra Pombo Su-ren “What Looks At Me Surroundings Me” proposamenari buruz
Epaimahaiak proposamen honen heldutasuna eta zehaztasuna azpimarratzen du, 2016an abiatutako iktus-entzuneko proiektu bateko parte diren hiru pelikula egoitzaren baitan aurkeztea helburu duen proposamenean.

Forma aldetik askotarikoa –ekintza bat eta bere ondorioak plano bakar batean jasotzen badira ahuntzen bideoan, Fade to Black eta Tiger Oraclen, pertzepzioaren arlora eramaten gaituzten paisaia sonoro eta bisualak gertatzen eta gainjartzen dira- guztiak oinarritzen dira, artistak “animalien gertaeran” dioen figura horretan – eta kontzeptu honekin bat egiten dute Simone Forti, Donna Haraway edota Mariam Kahn bezalako autoreak-.

Hiru filmetan, presente egiten da kameraren aurrean eta atzean. Bera baita kamera gobernatzen duena, aurrean mugitzen dena, soinuak igortzen dituena eta amaieran
editatzen duena.

“What Looks At Me Surroundings Me”-k amaitutako film batzuk editatzen eta lantzen jarraitzea proposatzen du, emanaldi publikoak performatiboki formalizazio berriak eta modu performatiboak esku hartzeko espazio bezala, formalizazio berriak sortuz.

Epaimahaiak baloratu du hain justu, performancearen dimentsioari eskaintzen dion arreta eta baita orain dela 11 urtetik hona Bulegoa z/b-en programetako bat den Zinema_ilegalarekin partekatzen duen zine proiekzioa esperientzia kolektiboaren ideia.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri