Arte teknologikoari eta STEAM gaiaren inguruko jardunaldia Donostian antolatzeko deialdi irekia
- DataEkainak 24
- Gaia Ikusizko arteak, Bestelakoak
Parte hartzeko proposamenak bidaltzeko epea uztailaren 5era arte zabalik.
--
Arte teknologikoari eta STEAM gaiaren inguruko jardunaldia Donostian antolatzeko deialdi irekia.
Arte teknologikoaren eta haren praktikaren aldeko apustua egiten duten eta lan edo ikerketa begirada feminista duten pertsonen bila gabiltza, arte teknologikoari eta STEAM gaiaren inguruko jardunaldi batean parte hartzeko.
Arte teknologikoaren edozein adar lantzen duten artista berrien edo ikertzaileen bila gabiltza: arte interaktiboa, arte sortzaiea, arte digitala,arte performatiboa, instalazioak, adimen artifiziala, soinu-artea, forma narratibo berriak, NetArt…
Jardunaldi honen planteamendua irekia da. Bi faseetan planteatuko da. Lehenengoan, aurkezpen saioa emango da: hautatutako pertsonak edo taldeak zein eremutan lan egiten duen azalduko du, emakumeek eremu artistiko eta teknologiko horretan duten egoera eta papera testuinguruan kokatuz. Bere obra eta sorkuntza-prozesua ere azalduko ditu. Jardunaldiaren bigarren zatian tailer edo lantegi bat egingo da: erakuslea, banakakoa, azalpenekoa, kolektiboa...
Jardunaldiaren helburuak:
- Sortzaileen lana ikusgai jartzea artearen eta teknologiaren munduan (STEAM).
- Emakumeak artearen munduan duen zeregina ikusiaraztea
- Ezagutza partekatuen espazioa sortzea.
- Teknologia eta artea gizartera hurbiltzea.
- Ikusleen eta artisten eta haien obraren arteko elkarreragina sustatzea.
- Artista berrien lana ikusgai jartzea.
Norentzat den
- Ikasketak amaitzen ari diren graduko edo masterreko ikasleak
- Pertsona graduatuak
- Ikertzaileak
- Artea eta teknologia berrietan interesatuak
- Artistak
- Kolektiboak
- Diseinatzaileak
Onartuko?diren?proiektu-motak
- Gradu edota master amaierako lanak
- Proiektu pertsonalak
- Ikerketa akademikoak
- Praktika esperimentalak
Jardunaldiaren?baldintzak
- 4 ordu inguru
- Jardunaldiaren data: 2021eko azaroaren amaiera
- Lekua: Donostia
- Jardunaldiaren 1. atala: Genero artistikoaren testuingurua, emakume erreferenteen lagina, obraren aurkezpena eta sortze, diseinu eta funtzionamendua prozesua.
- Jardunaldiaren 2. atala: Erakusketa-tailerra, banakakoa, lankidetzakoa, erakusketakoa… (Artistaren praktika, obra, aurrekontu eta lehentasunen arabera).
- Jardunaldian parte hartzea ordaindua izango da.
- Proposamenak inskribatzeko epea uztailaren 5ean amaituko da (egun hori barne)


