Ekoberrikuntza zirkularrerako laguntza-programa 2021 (1. lerroa: Ekonomia zirkularreko ekodiseinua eta erakustaldia)
- DataEkainak 23
- Gaia Diseinua
- Info Gehiago
Epea zabalik irailaren 30era arte.
--
Europako Itun Berdeak ekoberrikuntza hartzen du hazkunde ekonomikorako bektore giltzarritzat, Produktuaren Politika Integratu berriaren, teknika erabilgarri onenen, deskarbonizazio industrialaren eta klima-aldaketara egokitzeko irizpideen integrazioaren bidez, batez ere hiri-egituran eta azpiegitura kritikoetan. Ekoberrikuntzaren lehentasunezko erronketako bat da EAEko enpresei EBren Itun Berdetik eratorritako tresna berriei aurrea hartzen laguntzea ("Berrikuntzarako driverrak"), kostuaren eta eraginkortasunaren arteko ratioa hobetzen lagunduz, ezagutzaren eskaintzaren eta eskariaren arteko baterako lanaren bidez, ekimen estrategikoak abian jartzeko eta Europako pizgarri ekonomikoak erakartzeko.
Ekoberrikuntza enpresen barne-bektoreek eragiten dute (kostuak, bereizketa, marka-irudia, eta abar), baina, batez ere, Europako Batzordeak garatzen dituen ingurumen-politika eta -tresnek eragiten dute, hala nola ekodiseinuko zuzentarauak, ekoizlearen erantzukizun zabalduak, industria-isurien zuzentarauak edo erosketa publiko berdeak.
Politika eta tresna berde horiek batez ere Ekonomia Zirkularraren 2030erako Euskal Estrategiaren, Klima 2050erako Estrategiaren eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako 2030erako Planaren (ZTBP 2030) bitartez hedatzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Plan horrek enpresak teknologia-, digital-, energia- eta ingurumen-trantsizioetan sartzea bizkortzen du.
Beraz, zazpigarren edizio honen bidez, Ekoberrikuntza Zirkularraren deialdiak euskal enpresen erantzun berritzaileak sustatu nahi ditu Europako Itun Berdeak dituen erronka ugarien aurrean, batez ere ekonomia zirkularraren, ekipoen ekodiseinuaren eta materialen eraginkortasunaren arloan. Erronka horien inguruan, urtean %7,3ko hazkunde ekonomikoa aurreikusten da mundu osoan, eta salmenta globalen bikoizketa 2030erako.
[...]
Oinarriak [PDF 493,93]


