Gaztelugatxe bisitatzeko tiketen erreserba-plataforma abian dago berriro gaurtik aurrera
- DataEkainak 21
- Gaia Ondarea, Bestelakoak
Urizarreta eta Ermu arteko ibilbide zirkularra egiteko erreserbak egin daitezke, lur-jausia gertatu zen gunera iritsi gabe. Egunean 960 pertsona pasatzeko mugari eta norabide bakarreko ibilbideari eusten zaie, COVID-19ren aurkako babes-neurriak betetzen direla bermatze aldera.
Teknikariek eremu horretan egin beharreko jarduketak kontuan hartuta egindako aurreikuspenen arabera, uztailaren amaieran Ermu-Lurgorri ibiltartea berriro ireki ahal izango da, eta udazkenaren hasieran uhartea eta ermita berriro bisitatu ahal izango dira.


