Irakurketa eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean txertatuta dauden liburutegien zerbitzuen erabilera sustatzeko diru-laguntzak 2021

  • Irakurketa eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean txertatuta dauden liburutegien zerbitzuen erabilera sustatzeko diru-laguntzak 2021
EHAA

  • DataEkainak 14
  • Gaia Artxibategiak eta Liburutegiak, Bestelakoak

Epea: 2021/06/15-2021/07/14

Xedea

Irakurketa eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean txertatuta dauden liburutegien zerbitzuen erabilera sustatzeko diru-laguntzak 2021 urtean ematea.

Aurrekontuko zuzkidura

330.000,00

Prestazio ekonomikoa

Deialdiaren diru-baliabideak agindu honetan diru-laguntzak eskuratu ahal izateko ezarritako eskakizun eta baldintza guztiak betetzen dituzten erakunde eskatzaileen artean banatuko dira.

Jasotako diru-laguntzak ez du gaindituko eskatutako gastuaren %75a, eta inolaz ere ez da izango 30.100,00 eurotik gorakoa erakunde onuradun bakoitzeko.

Ordainketa-modua:

Ordainketa bakarra, diru-laguntza justifikatu ondoren.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri