«Gauekoak», Jon Mayaren bidaiarik intimo eta pertsonalena

  • «Gauekoak», Jon Mayaren bidaiarik intimo eta pertsonalena
euskadi.eus

  • DataEkainak 7
  • Gaia Arte eszenikoak

Xabi Bandiniren eta Arkaitz Minerren zuzeneko musika duen koreografia datorren igandean, ekainaren 13an, iritsiko da Muxikebarrira

2021eko ekainaren 7a. XVIII. Dantza Zirkuituak, Sarearen bidez Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak antolatzen duen ekimenak, Gauekoak koreografia aurkeztuko du datorren igandean, Getxon. Jon Maya dantzari gipuzkoarraren eskutik, koreografiak hiru lagunen sorkuntza-prozesua erakusten du: dantzari batena, musikari batena eta abeslari batena.

Gauekoak proiektua Kukai konpainiaren alma mater den Jon Maya Sein dantzari eta koreografoaren hausnarketa pertsonal batetik sortutako lana da. Lagun maite eta bereziak batu ditu proiektuan. Gainera, eta aurreko lanekin alderatuta, Maya dantzari gisa izango da agertokian ikuskizun honetan.

Hizkuntza artistikoen gurutzaketan eta sortzaile handien baturan (Arkaitz Miner, Mireia Gabilondo…) oinarritzen da proiektu berri hau, dantza, musika, abeste, ilustrazio, literatura eta abarri gauaren muinetik ekinez. Zeren eta gaua erori eta argi guztiak itzaltzen direnean, esnatu egiten dira arima batzuk. Pentsamendu eta gogoeta intimoenak biltzen dituen gauerokoa da ikuskizuna. Isil-hizketa intimo, goxo eta petsonala.

CURRICULUMA

Kukaik 2001ean ekin zion bere ibilbideari, Deiadarra koreografia aurkeztuz. Handik gutxira, Tanttaka Teatroarekin elkarlanean hasi zen. Haren ikuskizunek hainbat sari jaso dituzte. Dantzako Nazio-saria 2017., Dantza ikuskizun Onenari Max Saria 2017. urtean, Dantza telde onenari MAX Saria 2015 eta 2017 urteetan, Leioako Umore Azokako Ohorezko Saria 2016. urtean, Dantza ikuskizun Onena Huescako Dantza eta Antzerki jaialdian 2014 eta 2016 urteetan, Aipamen Berezia Valladolideko Nazioarteko Kaleko Arteen Jaialdian, Donostia Antzerki Saria 2003…

NON: Muxikebarri (Getxo)

NOIZ: Ekainak 13, igandea

ORDUA: 19:00

JATORRIZKO IDEIA: Jon Maya Sein

ESZENA ZUZENDARITZA: Mireia Gabilondo

DANTZARIA: Jon Maya Sein

ZUZENEKO MUSIKA: Xabi Bandini eta Arkaitz Miner

MUSIKA KONPOSIZIOA: Luis Miguel Cobo. Arkaitz Miner eta Xabi Bandini

KOREOGRAFIA: Cesc Gelabert, Israel Galván, Jon Maya Sein eta Sharon Fridman

ESZENOGRAFIA: Fernando Bernués

JANTZIAK: Ikerne Giménez

ARGIZTAPENA ETA IKUS-ENTZUNEKOAK: David Bernués

SOINUA: Ángel Agüero

KUDEAKETA TALDEA: Doltza Oar-Arteta eta Nagore Martínez

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri