Txomin Artola eta bere lana, berriz oholtzetan

  • Txomin Artola eta bere lana, berriz oholtzetan

  • DataEkainak 2
  • Gaia Musika, Literatura

Et incarnatus orkestrarekin landu dituen liburua eta diskaren aurkezpena ostiralean izango da Hondarribian

Musikariek eszenatokietatik inoiz ez direla betirako erretiratzen argi utziko du Txomin Artolak ostiral honetan. Azken hilabeteotan Et Incarnatus orkestrarekin lankidetzan aritu da hondarribiarra, bere abesti famatuenekin antologia bat osatzeko. Lanketa horren emaitzak, liburu bat eta diska bat, Txomin Artola Et Incarnatus Est izenpean aurkeztuko dira datorren ekainaren 4ean Hondarribiko Itsas Etxea auditorioan, arratsaldeko 19.00etan.

Ekitaldiaren aurkezpena atzo burutu zuten Artolak, Migel Zeberio Et Incarnatus orkestraren zuzendari eta antologiaren bultzatzaile eta koordinatzaileak eta Juan Luis Silanes Hondarribiko Kultura zinegotziak.

Antologian sartu diren Artolaren hamalau kanten hautaketa, Zeberiok azaldu zuenez, ez zen prozesu erraza izan. "Sartu direnak, ordea, nahitaez sartzekoak ziren", zioen proiektuaren koordinatzaileak, diska autore hondarribiarraren ibilbide oparoaren "isla egokia" dela azpimarratuz. Proiektuaren sorrerari dagokionez, Zeberiok bere ideiaren lehen pausoak nolakoak izan ziren kontatu zuen ere: "Nabarmena den bezela, Txomin erretiratuta zegoen eszenatokietatik, eta lehendabiziko lana bera konbentzitzea izan zen".

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri