Euskaltelek eta EiTBk Euskalteka plataforma garatu dute

  • Euskaltelek eta EiTBk Euskalteka plataforma garatu dute
zinea.eus

  • DataMaiatzak 27
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

EiTBren euskarazko ikus-entzunezkoei eskuragarritasuna eta irismen handiagoa emateko helburua du Euskaltelek eta EiTBk elkarlanean sustatu duten Euskalteka plataforma berriak. Euskaltelen zerbitzuaren harpidedunentzako doako katalogoa izango da, eta abiapuntu gisa, EiTBren saio arrakastatsuenen 300 orduko programazioa eskainiko du.

Gaur, maiatzak 27, Euskalteka plataformaren aurkezpena egin dute EiTBren Bilboko egoitza nagusian, Sara Gandara kazetariaren gidaritzapean. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Xabier Iturbe Euskalteleko presidenteak, Isabel Octavio EITBko Estrategia eta Komunikazio zuzendariak, Mikel Agirre EITBko Esplotazio eta Ingeniaritzako eta Net-eko zuzendariak, eta Koldo Unanue Euskalteleko Marketin zuzendariak hartu dute parte agerraldian, eta bi entitateen arteko elkarlanaren garrantzia azpimarratu dute.

Plataforma berriaren helburua euskarazko saioak eskuragarriago egitea da, gaur egun Euskaltel telebistak eskaintzen duen Replayteka zerbitzuaren baitako doako aukera gisa. Hala, Euskaltelen harpidedunek nahieran kontsumitzeko edukien katalogo berri bat izango dute, ETB1, ETB3 eta eitb.eus-eko eduki nagusiekin. Besteak beste, telesailak, haurrentzako saioak, musikari eskainitako edukiak eta EiTBk ekoitzitako hainbat dokumental izango dira ikusgai, hala nola, Paperezko hegoak, Eten barik joten, Ni naiz Lete eta Txillardegi.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri