Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko 2021-2023 aldirako dirulaguntzak
- DataMaiatzak 24
- Gaia Ondarea, Bestelakoak
Epea: 2021/05/25-2021/06/24
Xedea
Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko jarduerak sustatu, eta, diru-laguntza horiek emateko araubidea.
Agindu honen helburutik kanpo geratzen dira Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legeko 3.3 a) artikuluan jasotako jarduketa oro; izan ere, lurralde historikoetako foru aldundien eskumenekoak dira.
2021etik 2023ra bitartean burutu beharko dira diruz laguntzen diren proiektuak.
Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak.
Agindu honen babesean laguntzen diren jarduerek bat etorri behar dute, nahitaez, babes-araudiarekin eta araudi hori garatzen duen hirigintza-plangintzarekin. Hona zein kategoriatan sailkatzen diren jarduerok:
a) Babes Bereziko edo Ertaineko kultura-ondareak, izendatuak edo izendatuak izateko espedientea hasita dutenak, taldeko kategoriarekin, diruz lagundu ahal izango dira, bereziki, jarduera hauek:
Babestutako Multzoaren garrantzia azpimarratzeko oztopo diren elementuak eta zatiak, baita eraikuntzak eta eraikin osoak ere, deuseztatzea, eraistea edo kentzea.
Alde zaharretan dauden jabetzen lotekako banaketari eustea, oro har partzela gotiko esaten zaienetan egiturazko ordezkatze-jarduketa bati ekiten zaionean, babes-araubideko irizpideei jarraituta.
Babes indibiduala duten eraikinak berrerabiltzea (babes morfologikoa edo partziala izan ezik): berrerabiltzetzat joko da eraikinarekin bateragarria den erabilera bereizgarria aldatzea edota gutxienez azken bost urteetan etendako erabilera bereizgarriari berrekitea. Kontzeptu horrengatik, diru-laguntza jaso ahal izango dute eraikina berrerabilpenera egokitzeko beharrezkoak diren proiektu teknikoek, obren zuzendaritzak, instalazioek eta barneko esku-hartzeek.
Aztarnategi arkeologikoetan garrantzizkoak diren egiturak sendotzea; betiere, balio emateko proiektuak agindu honen aldian hastekoak izan behar dira, bestela deialditik kanpo geratuko dira.
Orubearen edo egituren aurretiko azterlanak (arkeologikoak, dokumentalak, eta abar); betiere, horien helburua balioa ematea, birgaitzea, eta abar bada. Ondasunean esku hartzeko proiektuaren parte gisa geldituko dira azterlanak.
b) Babes Bereziko edo Ertaineko kultura-ondasunak, landa- edo industria-izaerakoak, izendatuak edo izendatuak izateko espedientea hasita dutenak, banako kategoriarekin, diruz lagundu ahal izango dira, bereziki, ondare hori berrerabiltzeko eta haren garrantzia azpimarratzeko helburua duten proiektuak. Berrerabiltzetzat joko da eraikinarekin bateragarria den erabilera bereizgarria aldatzea edota gutxienez azken bost urteetan etendako erabilera bereizgarriari berrekitea. Kontzeptu horrengatik, diru-laguntza jaso ahal izango dute eraikina berrerabilpenera egokitzeko beharrezkoak diren proiektu teknikoek, obren zuzendaritzak, instalazioek eta barneko esku-hartzeek.
c) Babes Bereziko edo Ertaineko kultura-ondasunen garrantzia azpimarratzea eta hedatzea, izan izendatuak zein izendatuak izateko espedientea hasita dutenak, edozein kategoriatakoak: hau da, ondasun horiek ezagutu, balioztatu, aintzatetsi eta erabileraz hornitzera eta haien ondare-balioak zabaltzera bideratutako jardueren multzoa, bereziki aipatutako kultura-ondarea babesteko beharrari buruzko gizarte-sentsibilitatea areagotzeko ekimenei dagokienez (bisita gidatuen programak, etab.)
Halaber, diruz lagundu ahalko dira apartatu horretan, balioan jartzea xede duten proiektuak, kasuan kasuko ondasuna balioan jartzearekin bateragarriak ez diren eraikuntzen eta eraikinen elementu edo zati batzuk kentzea barne hartzen badute, edota are eraikuntzak eta eraikinak beraiek osorik kentzea ere, hala nola behar diren aurretiazko azterlanak eta egitura arkeologikoen kontsolidazioa.
Helburu nagusitzat honako hauetariko baten bat duten proiektuak kanpo geratzen dira: babestutako lurrak eta ondasunak erostea; kurtsoak eta biltzarrak; lehiaketak; programa informatikoak; eta web-orriak sortu eta mantentzea, eta argitalpenak (liburuak, monografiak...); azken kasu horretan, salbuespen izango dira diruz lagundutako jarduera ulertzeko beharrezkoak direnak.
d) Babes Berezi edo Ertaineko kultura-ondasun higiezinak edo haien ingurunea desjabetzeko finantzaketa. Kategoria honetan, tokiko administrazioak aipatu diren ondasunak eta haien ingurunea eskuratzea bakarrik lagun daiteke diruz. Toki Administrazio dira: udalak, mankomunitateak, koadrilak, kontzejuak eta hura osatzen duten gainontzeko entitateak. Desjabetzearen helburua izango da deklarazioan sartzen den ondasun kulturalari edo haren parte garrantzizko bati balioa ematea.
d.1) Ondare arkeologikoa: Kontzeptu horregatik diruz lagunduko da soilik honako hauek desjabetzea: labar-artedun haitzuloen ingurunea, hiri-eremuetatik kanpoko gotorlekuak eta monumentu megalitikoak, baita bi azken horietako inguruneak ere.
d.2) Ondare eraikia: Babes Bereziko kultura-ondasun higiezinen eta beren inguruaren desjabetzea bakarrik lagundu ahalko da diruz kontzeptu horrengatik, baldin eta Monumentu-izendapena badute edo multzo bateko parte badira.
e) Euskal Kultura Ondarearen EAEko Erregistroan sartutako ondasunak edo babestuak izateko espedientea irekia dutenak zaindu, aberastu, babestu eta sustatzeko beste edozein jarduera; betiere, Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legean jasotako helburuekin bat badator, eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren beste agindu espezifiko batzuetan jasota ez badago.
Aurrekontuko zuzkidura
2.400.000
Prestazio ekonomikoa
800.000 euro 2021. urteko ordainketa-kredituei dagozkie, 800.000 euro 2022. urteko konpromiso-kredituei eta, azkenik, 800.000 euro 2023. urteko konpromiso-kredituei.
Ematen diren diru-laguntzen gehieneko muga honako zenbateko hauetatik txikiena izango da: 300.000 euro edo diruz lagun daitekeen zenbatekoaren % 100, salbu eta hirigune historikoetan jabetzak lotizatzeko araubidea mantentzeko, araubide hori % 15 izango baita.
Hori guztia, betiere, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bere aurrekontuetan helburu horretarako esleitzen dituen kopuruen barruan.
Ordainketa-modua:
Lehenengo zatian, emandako dirulaguntzaren herena ordainduko da, behin 19.a) artikuluan aipatutako epea igaro ondoren, betiere berariaz uko egiten ez bazaio.
Gainerako bi herenei dagokienez, laguntza emateko ebazpenean adierazitako moduan ordainduko da, aurrez gastua justifikatu ondoren. Zatika ere ordaindu ahal izango da, finantzatutako jardueraren gauzatze-mailaren arabera; bi ordainketa egin ahal izango dira (bat urtealdi bakoitzean, eta emandako dirulaguntzaren herenari dagokion zenbatekoan).


