San Telmoren Lagunen Elkarteak Andres Nagelen obra bat eman dio museoari Museoen Eguna ospatzeko

  • San Telmoren Lagunen Elkarteak Andres Nagelen obra bat eman dio museoari Museoen Eguna ospatzeko

  • DataMaiatzak 17
  • Gaia Museoak, Bestelakoak

Andrés Nagel artista donostiarraren 1975eko collage bat eman dio aurten dohaintzan San Telmo Museoaren Lagunen Elkarteak museoari, urtero ohiturari jarraiki, Museoen Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Obrak 122 x 59 cm.ko neurria du eta teknika aldetik, kartoia eta paper gaineko litografia collagea da.

Dohaintza gaur egin diote museoan elkarteko lehendakari Carlos Rilovak eta zuzendaritza batzordeko kide José Francisco Esparzak, museoko zuzendariari, Susana Sotori.

Bihar, Museoen Eguna izanik, eta datorren asteburuan, maiatzaren 22an eta 23an, zabalik egongo da San Telmo doako sarrerarekin, eta antolatutako jarduerez gain, Nagelen lana ikusgai egongo da jarrita asteartetik igandera.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri