Igor Legarreta: "Ez aingeruak ez deabruak, gizakiak gara, gure on-gaitzekin"

  • Igor Legarreta:
eitb.eus

  • DataMaiatzak 13
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Behar baino hilabete batzuk beranduago pandemia tarteko, baina Igor Legarretak “Ilargi guztiak” bere bigarren film luzea estreinatuko du azkenik aretoetan, joan den astean Fant jaialdia ireki eta gero

“Ilargi guztiak” pelikula Hegoaldeko zinema aretoetara iritsiko da azkenean, ostiralarekin, bidean aurkitu dituen zailtasun guztiak —eta ez dira makalak izan— gaindituta: etxealdiaren ondorioz filmatze lanak eten zituzten; zinema aretoen itxierak, ordutegi murrizketek eta udalerrien itxiera perimetralek aurreikusitako estreinaren data atzeratu zuten gero…

Igor Legarreta (Leioa, 1973) zuzendariak bere bigarren film luzea, “Cuando dejes de quererme” debutaren ondorengo filma, pantailaratuko du beraz gaurtik aurrera, ezustekoak gorabehera. Hilezkortasunari eta, beraz, bizitzari buruzko ipuin gotikoa da “Ilargi guztiak” EITBren parte-hartzea duen filma, zeinetan hizpidera —gogora— ateratzen baitira galera, dolua, onarpena, maitasuna, fedea, sena, erlijioa, ezezagunaren aurreko mespretxua, fanatismoa eta salbamena, besteak beste. Ez da gutxi, horratik.

Haizea Carneros aktore gaztearen eskutik eta Josean Bengoetxea eta Itziar Ituño aktore ospetsuak lagun dituela, Legarretak bizitzari, heriotzari eta bi-bion arteko orekari buruzko kontakizun existentziala ondu du, elementu fantastikoak eta trebetasun tekniko nabarmena baliatuta. Bizi daiteke egiazki, heriotzaren aurka ez bada? Badu zentzurik bizitzak, heriotzarik ezean?

Galdera horren eta beste batzuen erantzunak aurkitzen saiatu gara, Igor Legarretarekin izandako elkarrizketa honetan.

Heldu da azkenean “Ilargi guztiak”en estreina. Nola bizi izan duzu zinemetarako bidean aurkitu dituzun oztopo guztiei aurre egiteko bidea?

Pazientzia handiz, pandemiak oso prozesu luzea bihurtu baitu. Duela gutxi, pelikula “pandemiaren alaba” zela esan nion norbaiti. Filmatze lanak gelditu behar izan genituen, itxialdiaren ondorioz, eta hori izan zen unerik txarrena: konfinatuta egotea, pelikula bukatu ahal izango ote genuen ere jakin gabe.

Esparru guztietan denok izan dugun ziurgabetasuna oso gogorra izan da pelikulari begira.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri