Azkuna Zentroak Ana Laura Aláezen "Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío" erakusketa aurkeztuko du maiatzaren 20an
- DataMaiatzak 13
- Gaia Ikusizko arteak
Maiatzaren 19an, 18:30ean, zentroko Auditorioan Ana Laura Aláez artistaren eta Bea Espejo erakusketako komisarioaren arteko topaketa ospatuko da, erakusketaren hasierako hitzaurrea.
Alicia San Juanek zuzenduko duen ekitaldi honetarako sarrera, doakoa izango da aldez aurretik webgunean izena emanda, leku-kopurua osatu arte.
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao Bilboko Udalaren Gizarte eta Kultura Garaikideko Zentroak Ana Laura Aláez artistaren “Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío” erakusketa aurkeztuko du, Bea Espejok komisariatua, eta Azkuna Zentroaren eta Madrilgo Centro de Arte Dos de Mayo (CA2M) zentroaren artean ekoitzia.
Maiatzaren 20tik irailaren 26ra arte ikusgai izango den erakusketak artistaren azken hiru hamarkadetako lana biltzen du, eta bere produkzioaren azterketa zabaltzen du, gaur egungo arte-panoramako garrantzitsuenetakoa.
Eguaztenean, maiatzak 19, erakusketaren hasiera gisa, Ana Laura Aláez eta Bea Espejo Alicia San Juan kazetariarekin elkartuko dira, artistaren ibilbideari eta Zentroan datozen hilabeteetan ikusi ahal izango den erakusketaren edukiari buruz eztabaidatzeko.
Topaketa auditorioan izango da 18:30etik aurrera, eta sarrera doakoa da, aldez aurretik webgunean izena emanda (azkunazentroa.eus), leku-kopurua osatu arte.
“TODOS LOS CONCIERTOS, TODAS LAS NOCHES, TODO VACÍO”
Ana Laura Aláez Euskal Herrian jaso zuen prestakuntza, 80ko hamarkadaren bigarren zatian. Lehen lanek aurreko belaunaldiak -'Euskal Eskultura Berria' izenekoakplanteatutako gaiak asimilatzeko prozesu bat adierazten dute, eta, aldi berean, genero-ikuspegiari lotutako elementu zuzentzaileak txertatzen dituzte, material eta estrategia prozesualak erabiliz, tradizioz eskultorikotzat jotakoak alde batera utzita.
Ana Laura Aláez laurogeiko hamarkadako euskal testuinguruan hezitako sortzailea da. Krisialdi sozial eta ekonomikoak, indarkeriaren gorakadak eta itxaropenik ezak markatutako garaia izan zen hura, bai eta emakumearen ikusezintasun bereziak ere eremu gehienetan, batez ere kulturan. Horiek horrela, artistak irudikapenaren kritika bat garatu du, bere klase, genero eta lekuagatik ezarritako estereotipo zurrunak auzitan jartzen dituena, eguneroko elementuak eta eskulturazkoak konbinatzen dituen produkzioaren bidez.
“Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío” Aláezen jaioterrian aurkezten den tamaina honetako lehen erakusketa monografikoa da, eta bertan bere azken lanetako batzuk erakusten dira hasierako beste lan batzuekin hizketan.
Erakusketak bira bat ematea eta sorburura, abiaburura jotzea proposatzen du, azken hogeita hamar urteetan artistaren obran azaldu diren gaien arrakaletan lan egiteko: “gorputza idulki gisa, idulkia eskultura gisa, eskultura kanta gisa, gaua material gisa, identitatea gatazka gisa, inpostura aukera gisa”.
“Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío” erakusketa-proiektua Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok eta Madrilgo Centro de Arte Dos de Mayo (CA2M) zentroak ekoitzi dute, Institut d'Estudis Baleàrics-en laguntzaz.
ANA LAURA ALÁEZ
Gure Artea 2013 sariaren irabazlea. Nazioarteko bienal hauetan parte hartu du: Istanbulgo 5. Bienala, Turkia, 1997; Veneziako 48. Bienala, Italia, 1999; Busango 2. eta 3. Bienala, Korea, 2000 eta 2004; Buenos Airesko Bienala, Argentina, 2001; Veneziako 49. Bienaleko Espainiako Pabiloia, 2001. Erakusketak: Dance & Disco, Espacio 1, MNCARS, Madril; Beauty Cabinet Prototype, Palais de Tokyo, Paris; Hell Disco, Helsinki City Art Museum, Finlandia; Pabellón de escultura, Musac, León; Bridge of Light , 2008, Towada Art Center- Towada City, Japonian, modu iraunkorrean dagoena.
BEA ESPEJO
Arte-kritikaria eta komisarioa da. Artearen Historian lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean, eta Arte eta Komunikazio Kritikako Masterra ikasi zuen Gironako Unibertsitatean, Madrilgo Erkidegoko Madrid 45 Arte Bisualen Programako zuzendaria da, eta El País egunkariko Babelia gehigarriko arte-arduraduna ere bai. 2007an arte-kritikaren GAC Saria jaso zuen eta 2022rako Veneziako Bienaleko Espainiako Pabiloia prestatzen ari da.
ERAKUSKETA. Maiatzaren 20tik 26era, asteartetik igandera, 11:00etatik 20:00etara. Astelehenean itxita. Sarrera doan, leku guztiak bete arte.
BISITA GIDATUAK (30’). Ekainaren 3tik, ostegun guztietan, 18:00etan eta 19:00etan. Sarrera dohainik, aurrez izena emanez gero: Az Info / 944 014 014. Gehienez: 6 pertsona*


