Xabier Anduaga tenorrak International Opera World saria irabazi du

  • Xabier Anduaga tenorrak International Opera World saria irabazi du
    Xabier Anduaga. Argazkia: @Elena Cherkashyna
eitb.eus

  • DataMaiatzak 11
  • Gaia Musika

Abeslari berri onenaren atalean gailendu da donostiar kantaria, “Opera” britainiar aldizkariaren sarietan.

Xabier Anduaga 25 urteko euskal tenorrak Opera World International saria irabazi du, abeslari onenaren atalean, besteak beste Teresa Iervolino, Roberta Mantegna eta Adela Zahariari abeslari gazteei gailenduta.  

Saridun abeslaria Donostian jaio zen, 1995ean, eta egun Madrilgo Errege Antzokian entseatzen dihardu, Carlos Alvarezekin batera, ekainaren 2an “Viva la mamma” opera estreinatuko dute eta.

Gazte-gaztetatik pianoa eta kantua ikasi eta gero, hamabost urterekin Donostiako Orfeoiko bakarlari izan zen, eta gero ikasten jarraitu zuen, Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian lehenago eta Elena Barbé sopranoaren eskutik geroago.

2016an, nazioarteko ibilbidea abiatu zuen, Rossini eta Donizettiren operetako paper nagusiak hartuta, munduko antzoki eta jaialdi nagusietan.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri