Lorca, Dalí eta Buñuel berpiztuko dira Pabellón 6ko Gazte Konpainian

  • Lorca, Dalí eta Buñuel berpiztuko dira Pabellón 6ko Gazte Konpainian
pabellon6.org

  • DataMaiatzak 3
  • Gaia Arte eszenikoak

2017an estreinatuta, “Lorca, Dalí y Buñuel - Los Aborígenes”, Gazte Konpainiaren bigarren proiektua izan zen. Maiatzaren 6tik aurrera, bueltatuko da hiru astez.

Antzezlana, Felipe Lozak zuzenduta, Federico García Lorcaren testu ezberdinen collage-a da, “bere bizitza kontatzeko asmoarekin”.

Estreinaldiaren egunetik lau urtera, Aborigen-ak tauletara bueltatuko dira, kasu honetan Pabellón 6ko Gazte Konpainiaren egoitzan (Deustuko Erribera, 47). Konpainiaren bigarren promozioa zenak, bederatzi antzezleko taldearekin, genero eta erritmo ezberdinez osatutako amalgama bat aurkeztuko du, non Felipe Loza zuzendariaren dramagintzak, Federico García Lorcaren askotariko lanen bizitasunean oinarrituta, aurreko mendeko hogeigarren eta hogeita hamargarren hamarkadan zehar autorearen bilakaera irudikatzen duen.

Funtzioak maiatzaren 6tik 23ra izango dira, ostegunetik igandera, goizeko emanaldiekin. “Zalantzarik gabe autobiografia bat da”, adierazi du zuzendariak, “bere testuak habiapuntutzat hartuta sortu baita, errealak izandako egoera eta gatazka pertsonalei erantzuten diotenak.”

Lorcaren lan guztietako pasarteez jositako testuaren bidez, Mariana Pineda-tik El público-ra, Poeta en Nueva York-etik pasatuz, bere bizitzako gakoak ezagutuko ditugu. Nola borrokatu zen bere klaseko moral tradizionalaren kontra bere homosexualitatea aldarrikatzeko? Nola kontrajarri zuen burgesia aberats gisa zuen patu bidegabekeria sozialaz jabetu eta errepublikaren aldeko aktibista soziala bihurtzeko, herriaren poeta?

Antzezle-zerrenda María Cerezuela, Grace Doniz, Unai Elizalde, Eneritz García, Kepa García, Josh Ortiz de Zarate, Nahikari Rodríguez, Jon Casamayor eta Yeray Vázquez-ek osatzen dute. Sarrerak eskuragarri daude, ostegunetik ingadera izango diren funtzio guztietarako, www.pabellon6.org webgunean.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri