Miren Gaztañaga: «Desiratu duzun zerbait gorpuztea ametsa betetzea izan da»

  • Miren Gaztañaga: «Desiratu duzun zerbait gorpuztea ametsa betetzea izan da»
Naiz

  • DataApirilak 28
  • Gaia Arte eszenikoak

Eneko Sagardoy bidaide duela, ametsa betetzera doa: Pascal Rambert-en «Cloture de l’amour» lana euskarara ekartzea. Eta frantziar idazle eta aktorearen agindupean, gainera. Arriaga antzokiko agertokia Miren Gaztañagaren interpretazio lanen lekuko da azkenaldian –«Obabakoak», «Faces»– eta, orain, «Maitasunaren itxiera» obrarekin dator. Bihar eszenaratuko dute lehen aldiz.

Bere ofizioak egin dion azken opariarekin gozatzen ari da Miren Gaztañaga (Irun, 1979). Ez da erronka makala Eneko Sagardoyk eta biek daukatena, maitasun harreman baten errautsetatik bizitakoa eszenaratzea. Agertoki gainean, biak, distantziatik elkarri begira. Inoiz baino biluziago.

Bihar Bilbon, maiatzaren 8 eta 9an Durangon, eta 15ean Hondarribian dituzte emanaldiak. Eta udazkenean Euskal Herria zeharkatzeko asmotan dira.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri