BBK OFF Festival 2021: Deialdia

  • BBK OFF Festival 2021: Deialdia
BBK Aretoa

Izen-emateak maiatzaren 10etik 31ra bitartean egin ahal izango dira

--

“BBK OFF FESTIVAL” ARTE ESZENIKOETAN PROPOSAMEN ARRISKUTSUEN BILA DABIL UZTAILEAN EMATEKO

BBK Salak ireki du zirkuitu komertzialetatik urrun dauden ekoizpenak bultzatzeko lehiaketa berri batean izena emateko epea. 

BBKren kultura-zentroak publiko eta joera berrietara hurbiltzeko apustua sendotu du, obra alternatibo eta desafiatzaileen erakusleiho izan gura duen lehiaketa batekin.

Izen-emateak maiatzaren 10etik 31ra bitartean egin ahal izango dira, bbkoff@bbk.eus helbide elektronikora formulario bat bidalita.

BBK Salak beharrean segitzen du Bilbo erdian dagoen kultura-gune hau publiko gehiagori zabaltzeko proposamen berri batekin: BBK OFF FESTIVAL; bere helburu nagusia lan eszeniko alternatiboak sustatzea eta erakustea da. Salak uztailaren bigarren astean (5etik 11ra) proposamen ausartak jarriko ditu eszenatokian, gure artisten talentua bultzatzeko, Euskadiko artistentzako lehen OFF lehiaketaren bidez. Sortzaileen artean ideia-trukea eta hausnarketa sustatzeko topagunea izango da lehiaketa.

Argibide gehiago erantsitako agirian

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri