Amaia Zubiria, Adarra Saria 2021

  • Amaia Zubiria, Adarra Saria 2021

  • DataApirilak 27
  • Gaia Musika

Donostia Kulturak Amaia Zubiriari emango dio 2021eko Adarra Saria. Abeslariak ekainaren 21ean, Musikaren Europako Egunean, arratsaldeko 19:00etan, Victoria Eugenia Antzokiko oholtzan jasoko du Marijose Rekalde eskultoreak egindako sariaren garaikurra, Eneko Goia Donostiako alkatearen eskutik. Sarrerak jada salgai daude.

Jose Joaquin Forcada Forki kazetariak, Auria Etxeandia EGOko komunikazio arduradunak eta Esther Fernandino Donostia Kulturako Musika ataleko teknikariak osatutako Aholku Batzordeak aho batez erabaki du aurtengo Adarra Saria Amaia Zubiria kantariari ematea.

Amaia Zubiria euskal musikaren ordezkari garrantzitsuenetakoa da. 1970eko hamarkadan hasi eta gaur egunera arte luzatzen den ibilbidean, aparteko gaitasuna duen interprete eta musikagilea dela utzi du agerian eta funtsezko eragina izan du haren ondorengo euskal musikarien belaunaldietan.

Kantu tradizionalen gaurkotzaile gisa egindako lanak eta euskal zinemaren puntako soinu-bandetan izandako lankidetzak haren lan artistikoaren garrantziaren neurria ematen digute.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri