Juan Carlos Irizar piano-jotzaile, konpositore eta orkestra-zuzendaria hil da

  • Juan Carlos Irizar piano-jotzaile, konpositore eta orkestra-zuzendaria hil da
    Juan Carlos Irizar. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
eitb.eus

  • DataApirilak 23
  • Gaia Musika

Bere ibilbidean zehar 30 disko baino gehiago eta 12 partitura liburu argitaratu zituen. Gainera, hainbat orkestra zuzendu zituen Bartzelonan, Pauen edo Erroman.

Juan Carlos Irizar piano-jotzaile, konpositore eta orkestra-zuzendaria hil zen atzo, 69 urterekin.

1951n Oñatin jaioa, musika ikasketak egin zituen Donostiako, Madrilgo, Paueko eta Erromako kontserbatorioetan.

Hainbat orkestra zuzendu zituen: Bartzelonako Liceo Orkestra Sinfonikoa, Paueko Kontserbatorioko Orkestra, Erromako Santa Zezilia Akademiakoa.

Halaber, hainbat abesbatzaren gidari ere izan zen, tartean, Donostiako Schola Cantorumekoa, Galdakaoko Zaletasunakoa eta Arrasateko Aita Menni ospitalekoa, besteak beste.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri