Eneritz Furiak: «"Emadan"-en ez dago onik eta txarrik; horregatik da galderaz jositako diskoa»

  • Eneritz Furiak: «
    "Emadan" diskoa kaleratu du Eneritz Furyak musikariak
EiTB

  • DataApirilak 7
  • Gaia Musika, Literatura

Eneritz Furyak musikariak “Emadan” diskoa kaleratu du, elektronikak babesten dituen ahots eta gitarra melodien bilduma.

Lurralde askea da Eneritz Furyaken musika entzulearentzat; gitarra eta ahots melodiak eta giro elektronikoak libre hedatzen dira ezker-eskuin, gora eta behera, “Emadan”eko hamar kantuetan zehar, patroi erritmiko zurrunik gabe. Hitzak ere molde hertsirik gabeak dira unibertso horretan, iradokitzaileak.

Zenbat entzule, hainbat bidexka hartzen ditu edozein kantuk, jakina denez, eta hori oso agerian gelditzen da “Emadan”en (Farmway Records, 2021), Eneritz Furyaken bigarren disko luzean. Ahots xuxurlari eta gitarra akustiko meheak konponketa elektronikoen babespean datoz lan honetan, eta artistarekin hitz egin dugu, berorretaz gehiago jakin nahian.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri