Amaia Merino: «"Non dago mikel?" filmak lortzen du ikuslearen enpatia torturatuekin»

  • Amaia Merino: «
    Argazkia: Dani Blanco
Argia

  • DataApirilak 7
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

 Asier ETA biok eta Non dago Mikel? filmetako egileetako bat da. Lehena Aitor anaiarekin egin zuen eta bestea Miguel Angel Llamas Pitu kazetariarekin. Euskal Herrian gertatu eta gertatzen direnak kanpotarrei eta bertakoei ere azaltzea ezinbestekoa dela uste du zinemagile iruindarrak.

Nolakoak izan ziren zure lehen urratsak zinemaren munduan?

Anaia eta biok kasualitatez hasi ginen. Bederatzi urte nituela Barañainera bizitzera etorri ginen aita langabezian gelditu zenean, familia zati handi bat nafarra zelako. Karpanta taberna ezaguna zabaldu zuen. Eszenatoki bat zuen eta hara artista ugari etortzen zen. Egun batean aitak jakin zuen Erdi Aroko itxura zuten gizonen bila zebiltzala La conquista de Albania filma errodatzeko. Bera eta tabernako bere bazkideak aurkeztu eta segituan hartu zituzten. Gauza bera gertatu zen Akelarre-rekin, eta orduan, haurrak ere behar zituztenez, Aitor eta biok eraman gintuzten. Nik 11 urte nituen eta Aitorrek 9. Handik bi urtera Montxo Armendarizen Tasio filmarako hautatu ninduten.

 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri