Bilboko Udalak Bilbao Aurrera 2021 Planaren barruan gauzatu beharreko kultura- eta sormen-proiektuak hautatzeko deialdia
- DataMartxoak 31
- Gaia Ikus-entzunezkoa
Antolatzailea:Kultura Saila
Hasiera-eguna:2021-03-31
Amaiera-eguna:2021-05-07
- Azalpena:
-
Bilbon kultura-jarduera sustatzeko eta COVID-19k hiriko kultura- eta sormen-sektoreko eragileengan dituen ondorioak arintzeko, Bilbao Aurrera 2021 deialdi hau egin da, proiektuak hautatzeko.
Deialdi honen helburu nagusia da Bilbon egoitza soziala duten kultura- eta sormen-sektoreko profesional autonomoen, enpresen edo bestelako erakundeen proposamenak jasotzea. Proposamen horiek 2021ean zehar sartuko dira hiriko kultura-jardueren programazioan.
Nori zuzenduta dago?
- Bilboko kultura- eta sormen-sektoreen ordezkari diren eta deialdiaren oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoei, besteak beste:
- Autonomo gisa edo ETE, mikroETE, elkarte edo fundazioen bidez jardutea.
- Helbidea Bilbon izatea.
- Administrazioek, sozietate publikoek eta horietako edozeini lotutako edo haren mendeko erakundeek ezin izango dute proiekturik aurkeztu Bilbao Aurrera Burtsan.
Nola eskatzen da?
- Proiektuak 2021eko maiatzaren 7ra arte aurkeztu ahal izango dira.
- Proiektuak, deialdiaren oinarrietako 6. puntuan zehaztutako dokumentazioarekin batera, posta elektronikoz aurkeztuko dira, helbide honetan: cultura@bilbao.eus
- Proiektuak euskaraz edo gaztelaniaz bidali ahal izango dira.
Zertan datza?:
- Deialdi honen bidez, guztira 58 kultura- eta sormen-proiektu aukeratu nahi dira, Bilboko kultura-eragileek 2021ean garatzeko. Hautatutako proiektuak Bilboko Udalaren kultur programazioaren parte izango dira.
- Proiektuak balorazio-batzorde batek aukeratuko ditu. Batzordeburua Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza Arloko zinegotzi ordezkaria izango da, eta, gainera, Kultura eta Gobernantza Arloko zuzendaria eta Bilbao Ekintzako zuzendaria edo haiek eskuordetutako pertsonak izango dira. Kultura eta Gobernantza Saileko teknikari batek jardungo du idazkari-lanetan, hitzarekin baina botorik gabe.
Zenbatekoa:
- Bilbao Aurrera 2021 proiektuen deialdiaren aurrekontua, guztira, 500.698 eurokoa da.
- 59 proiektu aukeratuko dira, kategoria hauetan banatuta:
- A kategoria: 2.000 euroko 20 proiektu
- B kategoria: 5.000 euroko 15 proiektu
- C kategoria: 10.000 euroko 12 proiektu
- D kategoria: 14.900 €-ko 12 proiektu
- Emandako zenbatekoa kategoria bakoitzari dagokiona izango da, eta ezin izango da aitortu tarteko kopururik edo adierazitakoez bestelakorik.
- Proiektuaren zenbatekoak mota guztietako gastuak edo kostuak hartuko ditu barne, BEZa izan ezik, hori profesional, enpresa edo erakunde onuradunari ordainduko baitzaio, dagokion zerga-tasaren arabera.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Deialdian sartzeko eskaera egiteko, hiru eranskin bete beharko dira (www.bilbao.eus webgunean deskarga daitezke):
- I. eranskina: eskabide-fitxa, eskatzaileak edo, hala badagokio, erakundearen legezko ordezkariak sinatuta (doc formatuan - 40 KB).
- II. eranskina: proiektuaren datuak (doc formatuan - 79 KB).
- III. eranskina: deialdia egiteko baldintza guztiak betetzen direla egiaztatzen duen erantzukizunpeko adierazpena (doc formatuan - 36 KB).
- Hiru eranskin horiekin batera, egoitza soziala edo egoitza fiskala Bilbon dagoela egiaztatzen duen administrazio-dokumentazioa aurkeztuko da.
- Bilboko kultura- eta sormen-sektoreen ordezkari diren eta deialdiaren oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoei, besteak beste:
- Informazio gehiago:
-
- Deialdiaren oinarriak (pdf formatuan - 133 KB)


