Alkatea Bilbao Aurrera 2020 planeko uria sustatzeko ikus-entzunezko proiektuez arduratzen diren errealizadoreekin bildu da

  • Alkatea Bilbao Aurrera 2020 planeko uria sustatzeko ikus-entzunezko proiektuez arduratzen diren errealizadoreekin bildu da
bilbao.eus

  • DataMartxoak 31
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Azkuna Zentroko Auditorioan, Juan Mari Aburto Bilboko alkatearekin batera, Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza zinegotzia eta Vanesa Fernandez ZINEBIko zuzendaria izan dira, baita proiektu irabazleen zuzendariak ere, Larraitz Zuazo eta Ane Rotaetxe; Paula Gómez eta Aitane Goñi; Olaia Nogales (Hauazkena taldea); Jon Zurimendi; Lander Ibarretxe eta Joseba Lopezortega.

Proiektu horien deialdiak bi helburu ditu: alde batetik, Bilboko ikus-entzunezko eta zinematografiako sektorearen sustapena bultzatzea eta sustatzea. Eta, bestetik, ikus-entzunezko funts bat sortzea, uria sustatzeko lanekin.

Sei proiektu horiek Azkuna Zentroko areto nagusian ikusi ahal izango dira apirilaren 7an eta 8an, 19:00etatik aurrera. Sarrerak AZ Infon eskuratu ahal izango dira.

Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantzako zinegotziarekin eta Vanesa Fernández ZINEBIko zuzendariarekin batera, Azkuna Zentroa-Alhondiga Bilbaoko Auditorioan egindako topaketa bateko buru izan da gaur arratsaldean, Bilboko Sustapenerako Ikus-entzunezkoen Proiektu Poltsa (Ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektoreari zuzendua Bilbao Aurrera 2020 Planean) irabazi duten proiektuen errealizadoreekin.

"Proiektuen poltsa" hori 2020ko uztailean abiarazi zen, 101.640 euroko aurrekontuarekin, bi helbururekin: alde batetik, Bilboko ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektorearen sustapena bultzatzea eta laguntzea, hainbeste zailtasun izan baititu osasun-krisiaren ondorioz. Eta, bestetik, ikus-entzunezko funts bat sortzea uria sustatzen duten lanekin, uriko kultura- eta turismo-aktiboak balioesteko.

Ildo horretan, alkateak Udalaren asmoaren berri eman die: "Ikus-entzunezkoen sektorea eta bere profesionalak babestuta sentitzea nahi dugu, aukerekin eta berriro sortzeko eta bere jarduerari ahalik eta lasterren ekiteko baliabideekin".

Deialdiko 15 lanen artean aukeratutako sei lanak, gaur arratsaldean aurkeztu dira, honako hauek sinatuta: Larraitz Zuazo eta Ane Rotaetxe; Paula Gomez eta Aitane Goñi; Olaia Nogales (Hauazkena taldea); Jon Zurimendi; Lander Ibarretxe; eta Joseba Lopezortega. Bertoko errealizadore hauek uriari begiratzeko hainbat modu proposatzen dituzte, bai proposamen narratiboekin bai poetikoagoekin, denak pandemiaren egungo testuinguruan kokatuak eta inspiratuak.

 AUKERATUTAKO PROIEKTUAK

Hautatutako proposamenen artean, bi animaziozkoak dira eta lau dokumentalak, eta bakoitzak 14.000 euroko finantzaketa jaso du.

EKILIBRISMOREN ARTEA”

Larraitz Zuazo eta Ane Rotaetxeren "Ekilibrismoren artea" proiektuak erakusten du nola, egoera pandemikoan egonik, artearen eta kulturaren munduko lau pertsona ezagunek hausnarketa sakona egiten duten beren egoeraren inguruan. Jon Gerediagaren testuekin eta jatorrizko musika onenaren Goya saria ("Akelarre" filmagatik) jaso duen Bilboko konpositore Aranzazu Callejaren soinu-bandarekin batera, Ainhoa Artetxe aktoreak, Gari musikariak, Katixa Agirre idazleak eta Erlea Maneros Zabala artistak ere hartu dute parte.

HARRIA ETA BIDEA

Paula Gómez eta Aitane GoñirenHarria eta Bidea” lanak erakutsiko digu nola Jon Ander, Bermeon jaioa eta landa-bizitzara ohitua, Bilbora joan eta hiriarekin etxetik harremanetan jartzea erabakitzen duen.

“HIRIAN IBILTZEKO JARRAIBIDEAK

Olaia Nogalesen (Hauazkena taldea)Hirian ibiltzeko jarraibideak” animazio-proiektu bat da, eta Miren Agur Meaberen poemen zatiak entzuten diren bitartean hiria bizitza eta bizikidetza gune gisa bisitatzeko jarraibide berriak proposatzen ditu.

“HIRI IBILTARIA”

Animaziozkoa da, halaber, "Hiri Ibiltaria", Jon Zurimendi zinemagilearen film laburra, zeinak hizkuntza esperimentala erabiltzen duen Bilbon barrena oroitzapen, bizipen eta istorio handi eta txikien bidez errepresentazio oniriko bat sortzeko, Miren Gaztañagaren off-eko ahotsaren laguntzarekin.

BILBAO MUGIMENDU ETENGABEA

Lander Ibarretxeren 'Bilbao mugimendu etengabea' dokumental sinfonikoa da, eta Bilboren etengabeko bilakaeran oinarritzen da, hirian sumatzen diren orainari eta etorkizunari begira.

2020: SOINUEN HIRIA

Sei proiektu horietatik azkena Joseba Lopezortegarena da, "2020: Soinuen hiria". Horretan errealizadoreak elkarrizketa batzuk partekatzen ditu Bilboko bizitza musikaleko hainbat protagonistarekin, hiriko espazio enblematikoetan eginak eta instrumentista ospetsuen parte-hartze musikalaren laguntzarekin. Horien artean, aipatzekoak dira Arriaga antzokiko Calixto Bieito zuzendari artistikoa, OLBE Bilbao Operako Cesidio Niño zuzendari artistikoa, Bilboko Koral Elkarteko zuzendari nagusi Iñigo Alberdi eta Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatorioko zuzendari Maite Aurrekoetxea.

AZKUNA ZENTROKO AUDITORIOKO PROGRAMAZIOA

Sei proposamen horiek apirilaren 7an eta 8an gozatu ahal izango dituzte ikusleek, Azkuna Zentroko Auditorioan proiektatuko baitituzte, 19:00etan.

Film guztiak euskarazko jatorrizko bertsioan ikusi ahal izango dira, gaztelaniazko azpitituluekin.

  • Apirilak 7, 19:00etan: "Hiri ibiltaria", Jon Zurimendirena; "Bilbao Mugimendu Etengabea", Lander Ibarretxerena; eta "2020: Soinuen hiria", Joseba Lopezortegarena.
  • Apirilak 8, 19:00etan: "Harria eta bidea", Paula Gómez eta Aitane Goñirena; "Hirian ibiltzeko jarraibideak", Olaia Nogalesena (Hauazkena taldea); eta "Ekilibrismoaren artea" (60 min), Larraitz Zuazo eta Ane Rotaetxerena.

Sarrerak AZ Inforen erosi ahal izango dira 4 euroko prezioan publiko orokorrarentzat; 3 euro ikasleentzat, 65 urtetik gorakoentzat eta AZ txartela dutenentzat.

#BILBAOAURRERA

Proiektu horiek Bilboko Udalak 2020an abian jarri zuen neurri-sortaren bidez hautatu dira. Neurri horiek kultura eta kultura-eragileak zituzten erdigunean, eta uriko kultura-ehuna babestu eta bultzatu nahi zuten. #BilbaoAurrera Planaren barruan sartzen dira. Plan horren helburua da COVID-19aren osasun-krisiak uriko pertsonengan eta enpresetan dituen ondorioak arintzea, eta haiek suspertzea eta berrindartzea.

Iazko maiatzean udal-ordezkaritza zuten alderdi politiko guztiek adostutako #BilbaoAurrera2020 planak izandako harrera onaren ondoren, Bilboko Udalak ezohiko plan berri bat jarri du abian, #BilbaoAurrera2021 izenekoa. Plan horrek jarraipena ematen dio azken hilabeteetan egindako lanari, eta 15,1 milioi euroko aurrekontua jartzen du mahai gainean, gizarte-kohesioaren, kulturaren eta ekonomiaren eta enpleguaren arloko 43 neurri zehatz aurrera ateratzeko.

SARE SOZIALAK:


www.bilbaokultura.eus

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri