Arte Vital 2021 lehiaketa
- DataMartxoak 26
- Gaia Ikusizko arteak
Vital Fundazioak2021eko Arte Vital Lehiaketa deitu du. Lehiaketa horren bidez, gure lurraldeko kultura-sektorea bultzatzen lagundu nahi da, bereziki zaila den urte honetan.
1.500na euroko 4 sari eta erakusketa bat Vital Fundazioa erakusketa-zentroan 2022an.
Arte Vital Lehiaketak, lehenengo aldiz, erakusketa birtual bat antolatuko du aurkeztutako lan guztiekin.
Aukeratutako eta saritutako lanak ekainaren 2tik 27ra bitartean ikusi ahal izango dira fisikoki Vital Fundazioa erakusketa-zentroan, baina, horrez gain, www.fundacionvital.eus webgunean, ekainaren 7tik aurrera, ikusgai izango dira lehiaketara aurkeztutako lan guztiak
Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoak 25.- Vital Fundazioak 2021eko Arte Vital Lehiaketa deitu du. Lehiaketa horren bidez, gure lurraldeko kultura-sektorea bultzatzen lagundu nahi da, bereziki zaila den urte honetan. Ekimena zabalik dago hamazortzi urtetik gorako artista arabarrentzat (pintura, eskultura, argazkigintza eta beste teknika batzuk) eta gaia librea da. 1.500na euroko lau sari emango dira, eta Vital Fundazioak erakusketa-areto bat utziko die artista irabazleei, 2022ko programazioan baterako erakusketa egin dezaten.
Aukeratutako eta saritutako lanak Vital Fundazioa erakusketa-zentroan ekainaren 2tik 27ra ikusgai egongo den erakusketa baten parte izango dira. Era berean, aurkeztutako lan guztiekin osatutako erakusketa birtual bat izango da ikusgai, ekainaren 7tik aurrera, www.fundacionvital.eus webgunean.
Egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du, berria, originala, argitaragabea eta sinatua, eta Vital Fundazioaren erakusketa-zentroan entregatu beharko du (Posta kalea 13-15, Vitoria-Gasteiz), maiatzaren 24an eta 25ean, 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 18:30era. Hautatutako eta saritutako lan guztiekin erakusketa bat egingo da toki horretan bertan, aurtengo ekainaren 1etik 27ra.
Epaimahaia arte, kultura eta kritika munduko profesional akreditatuek osatuko dute eta 1.500na euroko lau sari emango dizkie aurkeztutako lau proposamen onenei eta erakusketan sartuko diren lanak aukeratuko ditu.


