T Game Tabakaleraren proiektu bat da, bideo-jokoek eta beren eratorriek gure gizartean duten presentziari ikuspegi eta jarduera oso ezberdinetatik helduko diona

  • T Game Tabakaleraren proiektu bat da, bideo-jokoek eta beren eratorriek gure gizartean duten presentziari ikuspegi eta jarduera oso ezberdinetatik helduko diona

  • DataMartxoak 23
  • Gaia Bideo-jokoak

Hasteko, Lau Pareta aretoan Bideo-jokoak. Play Without End erakusketaren irekiera egingo dugu. Mundu garaikideaz pentsatzeko une jakin batean bideo-jokoen mekanikak eta estetikak erabili dituzten artistek sortutako obrak biltzen ditu. Martxoaren 25ean, eguerdian irekiko dugu eta arratsaldean, 19:00etan, Z aretoan izango den Musika dena eta eszena programaren barruan egingo den Arcade sKrollemanaldiarekin osatuko dugu. Erakusketa martxoaren 25etik maiatzaren 16ra egongo da ikusgai.

Apirilaren 28tik 30era “Errealitate bideo-ludifikatua. Bideo-jokoak gizarte garaikidean duen garrantzi soziala” izeneko gogoetarako eta eztabaidarako espazio bat sortuko dugu Daniel Muriel, Soziologian doktore eta bideo-jokoen eta gizartearen arteko harremanean adituak  zuzenduta Bideo-jokoen Nazioarteko Mintegian. 

Gainera, ekainaren 1etik 5era topaketa birtual bat egingo da. Proiektu hori Luca Carrubba artista eta teoriagileak koordinatzen duen taldearen garapenaren fruitua da, eta bideo-jokoak eta kultura digitala ditu hizpide. Birtualki egingo da, eta gure abatarraren bitartez bizi ahal izango dugu.

T Game proiektuaren zenbait unetan,  jolasguneak aktibatuko dira Tabakalerako hainbat txokotan eta ingurune birtualak sortzeari buruzko lantegiak antolatuko dira Medialaben, besteak beste.

Lantegietarako eta mintegirako izenemateak: tabakalera.eus

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri