Karlomagnoren Siloko Beka Arkeologikoa (Orreaga) 2021
- DataMartxoak 17
- Gaia Bestelakoak
Izena emateko epea zabalik apirilaren 9ra arte.
--
Azken urteetan, Ubide-n (Bizkaia) egoitza duen ADITU ARKEOLOGIA enpresak (www.aditu.info) arkeologiarako lan-eskola bat gauzatu du Nafarroako hainbat lekuetan.
2019 eta 2020. urteetan Karlomagnoren Siloan lan egin dute, Orreaga/Roncesvalles-eko udalerrian, Roldan-en Kantak aipatzen dituen ustezko gertakariak gauzatu ziren lekua.
Arkeologia-Eskola honen edizio berri bat prestatzen ari dira 2021. urterako. Haien kurtsoak indusketa, dokumentazio eta giza-hezurren prozesatze-tekniken irakaskuntzara eta hobekuntzara bideratzen dira, eskarmentu handia baitute arlo honetan.
Landa-Eskola honi buruzko informazio guztia esteka honetan duzue: https://aditufieldschool.weebly.com/
Kurtso honek formakuntza praktiko eta teorikoa barnebiltzen ditu, lan esparru erreal bat baliatuz horretarako. Ingelesez ematen da osorik, nazioarteko kurtso bat baita.
Kanpaina honetarako, Adituko Arkeologiarako Landa-Eskolak bertan parte hartzeko beka bat eskaintzen du. Beka Nafarroako Foru Erkidegokoa edo Euskal Autonomia Erkidegokoak diren pertsonei zuzenduta dago, Arkeologian trebatzen ari direnei zein osteoarkeologiaren sailean hobetu nahi duten profesionalei zuzendua.
- Kurtsoaren balioa (1.750,00 €-koa) antolakundearen esku egongo da, honako hauek barne hartzen dituelarik:
- Ostatua eta janariak.
- Istripu-asegurua.
- Klase teoriko eta praktikoak.
- Lan-erremintak.
Beka honetan interesatuta dauden pertsonen hautagaitzak jasoko eta aztertuko dituen eragilea Arkeologiarako Arabar Institutua izango da. Eskaerak jasotzeko epea otsailaren 7an irekiko da eta apirilaren 9ra arte egongo da irekita.
Parte hartzeko hurrengo pausuak jarraitu beharko dituzu:
· Lehenik eta behin, a info@iaa-aai.org emailera mezu bat bidali beharko duzu bekan parte hartzeko interesa azalduz eta Nafarroa edo EAE-rekin duzun erlazioa jakinaraziz.
· Kontu horretatik erantzungo dizugu eta bete beharreko eskaera bidaliko dizugu, hau bete eta zure curriculum-arekin bidaltzeko. 2021eko kanpainaren antolakuntzari buruzko informazio gehiago bidaliko dizugu, horretaz gain. Eskatzen dizugun dokumentazio guztia bete eta errepasatu ostean, bidaliguzu lehen aipatutako helbidera.
· Zuen curriculum vitaeak aztertuko ditugu eta maiatzaren 10ean gure behin-betiko erabakia bidaliko dizuegu email bidez.
Zuen curriculumeko ezaugarri oso garrantzitsu bat ingelesaren menperatzea izango da, aktibitate guztiak hizkuntza honetan gauzatuko baitira. Zuen ezagutza akreditatuta duzuen pertsonek titulazioa erantsi beharko duzue. Akreditatu ezin duzuenek erantzukizunpeko-adierazpen bat bidali beharko diguzue, zuen lankideekin erlazionatzeko nahikoa gaitasun dituzuela azalduz, bai eta aholkuak jarraitzeko eta klase teorikoak arazo gabe ulertzeko.
Arkeologian duzuen aurretiazko formakuntza ez da faktore baztertzaile bat izango: zuen curriculumak lan-gaitasuna erakustea baloratuko dugu, nahiz eta hau beste arlo batzuetan gauzatu izana -boluntariotzak, praktikak, bekak etab.-; bai eta hartutako erantzukizunekin bete izana. Beharrezkoa izango da bekaren hautagaitzarako erabakitako pertsonak guk emandako hainbat irakurketa irakurrita izatea, kurtsorako prestakuntza hobea izan dezan.
IAA/AAI-ak Arkeologian espezialistak diren profesionalen ebaluazio-batzorde bat eratuko du, ADITU SFS-ri lau hautagaitza erraztuz, azken hau izango delarik azken erabakia hartuko duena.


