Disneyren ekoizpenak euskaratzea eskatu dute

  • Disneyren ekoizpenak euskaratzea eskatu dute
    Disney Plus Euskaraz plataforma Legebiltzarrean izan zen atzo.

  • DataOtsailak 11
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Eusko Legebiltzarrean aldarrikatu dute ekimen honen garrantzia

Helburu horrekin jaso ditu aldeko 5.500 sinadura Disney Plus Euskaraz plataformak, aipaturiko Disney Plusek euskarazko edukiak eskaini ditzan. Herri-ekimen honen ordezkariak Eusko Legebiltzarreko Kultura, Euskara eta Kirol Batzordean izan ziren atzo, beraien kezkak aurkeztu eta bitartekaritza instituzionala lortzeko asmoarekin.

Alexander Aginagaldek egin zuen atzo "ume euskaldunen eskubideen bermeak" defendatzeko aldarria. Zentzu honetan eskakizun nagusiak bi izan ziren: alde batetik, bai Euskal Herriko zinema aretoetan, bai Disney+ plataforman, bere ekoizpenak euskaraz eskaini ditzala eskatu diote The Walt Disney Company-ri; bestetik, instituzioei eskatu die, "bereziki Eusko Jaurlaritzari", Mickey saguaren konpainiarekin kontaktuan jar daitezela haur euskaldunen eskubideak bermatu eta zaintzeko.

Ekimena, azaroan jaio zen, Katalunian Disney+ plataforma katalanez jarri behar zutela iragarri zutenean; baina aldarrikapen hau ez da kontu berria. Aspaldiko urtetan, Eusko Jaurlaritzak, ETBren bitartez, gaztetxoentzako ikus-entzunezkoen bikoizketa gero eta gutxiago kontratatzen du. Ondorioz, Bieuse (Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea) elkarteko kideak greban daude orain bi urte, bikoiztutako orduen igoera aldarrikatuz.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri