Silverstar Studio, erresonantzien espazioa
- DataOtsailak 4
- Gaia Musika
Iker Bengoa musika-ekoizleak Silverstar Studiosen egindako lana erakutsi digu, zeinetatik egunero hainbat talde, kantautore eta esatari pasatzen diren.
Silverstar Studiosek 2019 urte bukaeran ireki zituen ateak, pandemia eta osasun krisia hasi baino bost hilabete lehenago. Iker Bengoa gasteiztarra buru duen grabazio estudioak oztopoak saihesten jakin du, eta leku bat egin da musika-ekoizpenaren barruan Nukore, Herra, The Faithless, Mikel Urdangarin eta Mikel Toledo bezalako kantariekin lan egin egiten.
Estudio bat eraikitzeko ideia beti egon zen Ikerren buruan. Childrainen lehen diskoa grabatu zenean hasi zen guztia, gitarra-jotzaile gisa diharduen taldea. “Ez zen nire buruan bezala aditzen. AEBra joan behar nuela esan zidaten nik nahi nuena lortzeko“, esan du. “Erremintei leporatu nien errua, beraz, bigarren diskorako estudio hobeago batera joan ginen, baina gauza bera gertatu zen. Nire buruari galdetu nion non zegoen akatsa, eta hutsune bat ikusi nuen, nik konpon nezakeena. Nik nahi nuen emaitza lortzeko agian neure kabuz lortu behar nuela ulertu nuen”.
Proiektua gauzatzen
Bengoarentzat zailena lehen pausoa ematen ausartzea izan zen, proiektuarekin hasi eta abenturari aurre egitea. Lokal egokia aurkitu ondoren, lanak hasi zituzten: “Oso zaila izan zen ekipo egokia aurkitzea, soinu estudio bat zer zen eta zer berezitasun zituen ulertzea. Gremio guztiak batera jartzea oso zaila izan zen”. Gero, lizentzien eta baimenen kontu burokratikoa iritsi zen, bidean aurkitu zen beste zailtasun bat, Udalak ez baitzekien zein epigrafetan kokatu behar zuten beren jarduera. “Dena prest daukazunean, norbaitek zure espedientea hartu eta onartu arte itxaron behar da. Denboran asko luzatzen den prozesua da, eta kalte ugari eragiten ditu“, gaineratu du.
Lanak amaitu, baimenak onartu eta Silverstar Studios hegan egiten hasi zen. Nukore gasteiztarrak izan ziren Zabalganako estudioetan lan egiten lehenak, ‘One Minute Silence’ diskoaren grabazioarekin. “Lehen egun hori egun biribila bezala gogoratzen dut. Nukorerekin lan egin nuen eta ondoren publizitaterako lokuzio bat grabatu nuen. Harrituta nengoen lortzen ari nintzen emaitzekin. ‘Hau baldin bada bidea, ongi etorri'”, esan nion neure buruari.


