Euskal Herriko Gazte Orkestrak (EGO): Entzunaldiak 2021. Deialdia
- DataOtsailak 3
- Gaia Musika
Izena-emateko epea: 2021eko martxoaren 8tik 26ra
Nolakoak izango dira entzunaldiak?
Iaz bezalaxe, online egingo dira entzunaldiak.
Izen-ematearekin batera, hautagai bakoitzak ondoren aipatzen dugun materiala duen loturak bidali beharko ditu:
- Nahitaezko obra: Hautagai bakoitzak, Youtube nahiz beste plataforma bateko lotura bidali beharko du. Obra behartua aldi bakar batean interpretatua izan beharko du bideoan eta, kasu honetan. Aipatu interpretazioa pianoarekin ala piano gabe interpretatua izan daiteke, aukeran.
- Era berean, orkestra pasarteak, beste esteka batean bidali beharko dira, pasarte guztiak biltzen dituen bideo bakar batean, eta bertan, aldi bakar batean interpretatutako pasarteak grabatu beharko dira.
- Aipatutako grabazioak, gutxienez metro bateko distantzia batetik grabatua izan beharko dute, ahalik eta ingurune isilenean.
- Entzunaldia musikari bakoitzaren instrumentuarekin gauzatu beharko da.


