Alex de la Iglesia, Bilbon filmatzen

  • Alex de la Iglesia, Bilbon filmatzen
    Alex de la Iglesia Bilbon filmatzen ari da
eitb.eus

  • DataUrtarrilak 28
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Fikziozko hamabosgarren film luzea errodatzeko lanek Bilbora bueltan ekarri dute zinemagilea.

Alex de la Iglesia bilbotar zinemagilea Bilbon da egunotan fikziozko bere hamabosgarren film luzea errodatzen, besteak beste, Blanca Suarez eta Alberto San Juan aktoreekin. Aktore taldetik EITB Mediari esan diotenez, Arriaga antzokian hasiko da bidaia zehazki, eta bertan filmatzen egon dira dagoeneko.

Filmatzen ari zirela azaldu digutenez, "Bilbon hasi eta Madrilen bukatzen den bidaia bat" kontatuko du pelikulak.

“El viaje” eta “El cuarto pasajero” behin-behineko izenak hartu dituen proiektua filmatzeko lanek eragina izango dute Bizkaiko hiriburuaren zirkulazioan gaur, urtarrilak 28, eta bihar, hilak 29.

Urtarrilaren 28an, Bilboko Udalak ibilgailuen joan-etorria etengo du, 10:00etatik 15:00etara gutxi gorabehera, Astarloa kalean, Diego Lopez de Haro Kale Nagusiko ertzean.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri