XVIII Café Bar Bilbao Teatro Laburreko saridunak
- DataUrtarrilak 20
- Gaia Arte eszenikoak
- Info Gehiago
Gaztelaniazko gidoi saritua:
“EL MUFFIN DE PROUST” Egilea: DAVID MANGANA
Euskarazko gidoi saritua:
“KILL, KERRA eta KARMA” Egilea: ASIER HERNANDEZ
CAFE BAR BILBAO SARIArako, 18. edizio honetan, guztira 19 gidoi aurkeztu dira, hauetatik 12 gazteleraz eta beste 7 euskaraz.
“CAFE BAR BILBAO” Teatro Laburreko Gidoien Sari hauen ezaugarri eta helburu nagusia, formato txikiko antzezlanen sorkuntza bultzatzea da. Formato “txiki” honek esan nahi du, antzezlanaren beharrizan teknikoak eta artistikoak txikiak direla, eta banaketa eta ekoizpen errazekoak.
Sari hauek 2002 urtetik hona ematen dira eta, esan bezala, dramaturgoak antzezlan mota hauek idaztera animatzea daukate helburu nagusia. Urte guzti hauetan egile hasiberriak edo jada aritu askok jaso dute merezitako aitortza. Hauen artean: Arantxa Iturbe, Lutxo Egia, Pako Aristi, Imanol ItunÞo de Miguel, Teresa Calo, Gaizka Sarasola, Mikel Mikeo, Fredi Paia, Galder Perez, Txema Trujillo edota Aizpea Goenaga.
Sari hauek jarraipena daukate, urtero, Lautan Hiru Teatro txikiko Bilboko Alde Zaharreko festibalean (euskarazko gidoi irabazlearen irakurketa dramatizatua egingo da datorren martxoaren 4an BIRA kulturgunean ) eta Pabiloi 6ko teatro laburreko festibalean (ekoizpenerako dirulaguntza).


