Alice Neel eta emakume abstrakziogileak, aurten Guggenheim museoan

  • Alice Neel eta emakume abstrakziogileak, aurten Guggenheim museoan
    "Elenka", Alice Neel. © The Estate of Alice Neel. Courtesy
eitb.eus

  • DataUrtarrilak 19
  • Gaia Ikusizko arteak, Museoak, Bestelakoak

Alice Neel estatubatuar pintorearen lanari buruzko atzerabegirakoa irailaren 17tik aurrera egongo da ikusgai Bilboko museoan.

Alice Neel estatubatuar margolariaren lanari buruzko atzera begirako erakusketa, joan den mendeko 20ko hamarkadako arteari buruzkoa eta emakume abstrakziogileen lanen bilduma izango dira protagonista aurten Guggenheim Bilbao Museoan.

Lehenago, datorren astean, “Bilbo eta pintura” erakusketa irekiko dute: Guiar, Arteta, Zubiaurre…

Maiatzean irekiko dute urteko erakusketa azpimarragarrienetako bat, Chirstian Schadek, Greta Jurgensek eta beste hainbat artistak joan den urteko 20ko hamarkadan egindako lanak bilduko dituena: ikus-entzunezkoak, orduko jazz eta charlestona dantzatzeko pista… Calixto Beitio Arriaga antzokiko zuzendari artistikoak diseinatuko du erakusketa hori.

Ekainean, bere funtsekin prestatutako erakusketa hirukoitza aurkeztuko du Guggenheimek: “Asmamenaren ildoa” izena du horietako batek, eta Yoko Onok museoan performance bat egin zuen margotutako mihiseen bilduma hartuko du; bigarrenak, Antonio Serraren, Henri Michauxen eta Georg Baelitzen pieza figuratiboak bilduko ditu, besteak beste; hirugarrenak, Rodney Grahamen, Prudencio Irazabalen eta beste artista batzuen koadro abstraktuak erakutsiko ditu.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri