Agota Kristofen 'Analfabetoa idazle', euskarara heldu den «liburu labur liburu handia»

  •  Agota Kristofen 'Analfabetoa idazle', euskarara heldu den «liburu labur liburu handia»
    Jorge Giménez Bech, Eskarne Mujika eta Anjel Lertxundi, 'Analfabetoa idazle'-ren aurkezpenean. / luis michelena

  • DataUrtarrilak 18
  • Gaia Literatura

Anjel Lertxundiren enpeinuz, Eskarne Mujikak itzuli du, eta Alberdaniak argitaratu, idazle hungariarraren kontakizun autobiografikoa

Agota Kristof (Csikvánd, Hungaria, 1935-Neuchâtel, Suitza, 2011) beti agertzen da ama hizkuntza ez besteko hizkuntza batean idatzi duten idazleen zerrendetan. Ez dira asko ordea ama hizkuntza «hizkuntza etsai» baten azpian lurperatzeak eragindako mina Kristofek bezain argi kontatu dutenak.

Horri buruz idatzi zuen, besteak beste, 2004an argitaratu zen 'L'analphabète: Récit autobiographique' liburuan. Oso ezaguna zen ordurako Kristof, 1986ko 'Le Grand Cahier' eleberriaren eta horrek abiarazi zuen trilogiaren kontura, batik bat. Euskal Herrian ere arrakasta handia izan du Eskarne Mujika Gallastegik euskaratu eta Alberdaniak 1997an argitaratu zuen 'Koaderno handia'-k.

«Liburu historiko bat da euskarazko literaturgintzan, 20.000 aletik gora saldu dituena» gogoratu zuen Jorge Giménez Bechek, «harribitxi»-tzat jo zuen 'Analfabetoa idazle'-ren aurkezpenean. Hori da alegia buelta asko eman ondoren, eta hautua ondo arrazoituta, 'L'analphabète'-en euskarazko ordaina.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri