Ibon Cormenzanak Patricia Lopez Arnaiz eta Javier Rey zuzenduko ditu "La cima"n
- DataUrtarrilak 13
- Gaia Ikus-entzunezkoa
EiTBren parte hartzea duen filma “laguntasunari, promesen pisuari eta maitasunaren buruzko drama emozionala” da.
Ibon Cormenzana euskal zuzendari eta ekoizlea “La cima” bere laugarren film luzea filmatzen ari da egunotan Euskal Herrian, Katalunian eta Aragoin, Patricia Lopez Arnaiz eta Javier Rey aktoreak protagonista dituela.
“Laguntasunari, adoreari, naturarekiko eta bizitzarekiko loturari, promesen pisuari eta maitasunari buruzko drama emozionala” da filma, ekoiztetxeak ohar batean azaldu duenez, eta Alpeetan eta Nepalen ere filmatuko dute.
Cormenzanak asmatutako eta Nerea Castrok gidoian bildutako istorioak Mateoren eta Ioneren bidaia emozionala kontatzen du. Mateok (Rey) munduko mendi arriskutsuenari, Annapurnari, aurre egingo dio lehenengoz, tontorrera iritsi eta promesa zahar bat betetzeko.


