Zibersegurtasunari eta Telelanari buruzko aholkuak konfinamendu-garaian

Captura_Ciberseguridad.jpg

2020.eko apirilak 03

Zibersegurtasunari eta Telelanari buruzko aholkuak konfinamendu-garaian

Segurtasun Sailak hainbat aholku eman ditu gutxieneko segurtasun-baldintza batzuk bermatzeko, COVID19 birusa zabaldu izanak eragindako konfinamenduaren ondorioz biztanleriaren Interneteko jarduera nabarmen ugaldu den une hauetan. Aholkuak batez ere telelanarekin eta ohiko beste jarduera batzuekin, hala nola, online erosketekin, sarera sartzeko gure gailu elektronikoen oinarrizko mantentze-lanekin edo asmo txarrez zabaldutako mezuen aurrean dugun portaerarekin dute zerikusia, eta helburua beti gure segurtasuna eta pribatutasuna babestea da.