Zaldibarko zabortegiko jarduketei buruzko txostena, martxoaren 13koa

2020.eko martxoak 13

Une hauetan bizi dugun ezohiko egoeraren ondorioz osasun publikoaren arloan hartu beharreko prebentzio-neurriak direla eta, Alberto Solaluze eta Joaquín Beltrán bilatzeko operatiboaren jarraipen eta koordinazio batzordeak baliabide telematikoak erabiliz egingo ditu bilerak.

Behar-beharrezkoa denean bakarrik deituko zaie aurrez aurre egotea eskatzen duten gai zehatzak aztertu behar dituzten pertsonei.

Bilera honetatik aurrera, astean bitan, asteartean eta ostiralean, informazio-buletin bat prestatuko da Bilaketa Operatiboaren Batzorde Teknikoko kideei banatzeko.

Informazio-buletinak batzordekideek emandako helbidetara bidaliko dira, eta Jaurlaritzaren IREKIA atarira ere igoko dira: http://www.irekia.eus  

Argitalpen horietan bilaketa-operatiboa nola doan eta obraren bestelako alderdiak azaltzeko bideoak ere argitaratu ahal izango dira, bai eta batzordean parte hartzen duten pertsonen azalpenak eta adierazpenak ere.

Bilaketa-guneei, bahetutako material guztiari, airearen kalitateari buruzko txostenari eta aurreikuspen meteorologikoari buruzko informazio gehigarria dago hemen.