Zaldibarko zabortegiaren inguruan egindako edateko uraren eta airearen analisiek egiaztatu dute ez dagoela osasunarekin lotutako arriskurik

2020.eko otsailak 11

Inguruko udalerrietako bizilagunek, besteak beste, Eibarkoek edo Ermuakoak, segurtasun osoz edan dezakete iturriko ura 

Ez da amiantorik hauteman, nahiz eta airearen kalitatearen kontrolak indartu egingo diren, eta egunean bi laginketa egingo dira

 

Zaldibarko zabortegiko luizitik hurbilen dauden herrietako kontsumoko uraren eta airearen laginetan egindako analisiek egiaztatu dute ez dagoela gertaerarekin lotutako osasun-arriskurik. Edonola ere, Osasun Publikoaren Zuzendaritza jarraipen zorrotza egiten ari da lekuan bertan, eta etengabe hartzen ditu laginak ura hornitzeko sareetan eta etengabe zaintzen du airearen kalitatea Ingurumen Sailburuordetzarekin elkarlanean.

Osasun Sailak egoerari buruz egin duen azken txostenaren arabera, joan den ostegunean luizia gertatu zen zabortegitik hurbilen dauden herrietako, hau da, Zaldibarko, Eibarko eta Ermuako, bizilagunek segurtasun osoz kontsumitu dezakete iturriko ura. Zaldibarri Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko saretik hornitzen zaio ura, eta ez da inolako gorabeherarik hauteman.

Eibarri eta Ermuari, berriz, Aixolako urtegitik hornitzen zaie ura, eta zabortegitik gertuago dago baina beste isurialde batean. Uraren Euskal Agentziak egindako ebaluazio hidrogeologikoak baztertu egin du Aixolan eragina. Egin diren kontroletan eta hornikuntza-sareko sarrerako deposituan hartutako laginean ez da inolako gorabeherarik hauteman.

Airearen kalitateari dagokionez, etengabe ari dira laginketak egiten, eta emaitzek erakusten duten konposatu organikoen profila azken urteotan hiri-inguruneetan lortutakoaren oso antzekoa da. Hala eta guztiz ere, teknikariek aitortzen dute konposatu horien nahasketak eragindako usain txarra gogaikarria izan daitekeela.

Analisiek negatibo eman dute amiantoan ere, ez baita substantzia horren zuntzik hauteman. Edonola ere, datozen egunotan laginketekin jarraituko da, eta egunean bi lagin hartuko dira.

 

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailak 11