Zaintza eta Kontrol Sareak, prebentzio gisa, Getariako ostalaritza-lokal batean egon diren guztiekin jarri nahi du harremanetan

Argitalpen-data: 

Osasun Sailak hainbat pertsona identifikatu ditu, azken egunetan PCR positiboa izan dutenak, eta haien artean Getariako Kale Nagusiko Politena tabernarekin zerikusia izan dezakeen lotura posible bat besterik ez dutenak.

Horregatik, Zaintza eta Kontrol Sareak, prebentzio gisa, uztailaren 9tik (osteguna) uztailaren 12ra bitartean ostalaritza-lokal egon diren guztiekin jarri nahi du harremanetan.

Guztiei eskatzen zaie dagokien osasun-zentroarekin harremanetan jartzeko, baldin eta Urola Kosta eskualdekoak badira:

  • Getariako osasun-zentroa: 943 14 06 53
  • Zumaiako osasun-zentroa: 943 00 64 90
  • Zarauzko osasun-zentroa: 943 00 79 99

Bertan PCR proba bat egiteko aurretiko hitzordua emango zaie bihar goizeko 09:00etatik aurrera. Proba horiek 09:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 17:00etara bitartean egingo dira, Getariako Sahatsaga kaleko udal kiroldegiaren barrualdean ezarriko diren karpetan.

Uztailaren 9tik (osteguna) uztailaren 12ra (igandea) bitartean Politena tabernan egon diren beste herri batzuetako pertsonek Osasun Aholkuaren telefonora deitu behar dute (900 20 30 50), edo beren osasun-zentroarekin harremanetan jarri.

covid pertsonak