Ia Energiarik Kontsumitzen Ez duten Eraikinen Kongresu hori da profesionalen arteko topaketa-foro nagusia, eta bertan jorratzen dira Eraginkortasun Handiko Eraikinen egungo egoera eta horiek gure herrialdeko eraikingintzako, eraikuntzako, arkitekturako eta horiekin lotutako zerbitzuen sektorean duten eragina.
Visesako David Grisaleñak eta Tecnaliako Julen Hernándezek, euren ahozko aurkezpenean, AZEB proiektu europarraren esparruan egin diren entseguen emaitzak aurkeztu zituzten. Entsegu horiek instalazio termikoen benetako jokabidearen karakterizazioari buruzkoak ziren, eta Santurtzin (Bizkaia) sustatu diren 32 etxebizitza sozialak hartu zituzten aztergai.
Halaber, SmartEnCity proiektu europarraren baitan, Alberto Ortiz de Elgeak (Visesako Berrikuntza eta Jasangarritasuna Saileko arduraduna), Marta Epeldek (aholkularitza energetikoa), eta Iñaki del Prim Graciak (blancodelprim arquitectura ecopasiva) artikulu bat idatzi dute “Estudio de puentes térmicos y patologías asociadas en procesos de rehabilitación energética de viviendas” izeneko komunikazioen eta proiektuen libururako.