Urkullu lehendakariak Araba Unibertsitate Ospitaleko Kanpo Kontsulten laugarren solairua bisitatu du

2020.eko martxoak 25

Iñigo Urkullu lehendakariak, Osasun sailburu Nekane Murgarekin eta Osakidetzako Araba ESIko arduradunekin batera, Kanpo Kontsulten eraikinaren instalazioak bisitatu ditu, guneen egokitzapena bertatik bertara ezagutzeko.

Zehazki, laugarren solairuan ohiko kanpo kontsulten eremua ari dira egokitzen, ospitaleratutako gaixoak hartu ahal izateko. Hala, ostiraletik aurrera, behar izanez gero, ospitaleratutako 56 paziente hartu ahal izango ditu solairu horrek. Laguntza-baliabideak handitzeko planean, eraikineko gainerako solairuak modu mailakatuan eraldatzea eta beharren arabera gaitzen jasotzen da.

Osakidetzak urtarriletik darama kontingentzia planetan lanean, koronabirusari ahalik eta erantzun onena eskaini ahal izateko, kalitatezko arreta eskainiz. Osasun zentro guztiek sarean egiten dute lan, eta beharren arabera, batzuek besteei laguntza eskaintzen diete. Lehendakariak eta Osasun sailburuak gaur bisitatu duten laugarren solairua handitzea, horren froga da, Txagorritxu AUOren sendotze eta zabaltze bat baita.

Osakidetzaren berrantolaketa honen esparruan, hau ez da Txagorritxu AUOk egin duen aldaketa bakarra. Hainbat adibide:

  • ZIUren ohiko boxez gain, Txagorritxuko 5. C solairua egokitzea ZIUn, 14 box indibidualekin eta beharrezko materialarekin.
  • 5. A solairua ere egokitu da, 7 gela gehiago lortuz, 14 oherekin.
  • Eguneko Ospitale Medikoa Kanpo Kontsulta eraikinera lekualdatu da; beraz, 28 box guztiz ekipatu irabazi dira, ospitaleratze-aurreko unitaterako.
  • Errehabilitazio-gimnasioak erreformatu dira 24 ospitaleratze-ohe gaitzeko.
  • 6. solairuan, irakaskuntza-bulegoak eta guardiako gelak ustu dira, horrela solairua eraberritu ahal izan da 22 oheko ospitalizazio-eremu berri bat gaitzeko.
  • 3.D solairuan, normalean ebakuntza-gelak hartzen dituena, ZIUko 8 paziente ere sar daitezke.
  • Saiakuntza Klinikoen Unitateko ohe-eremua berritu egin da, eta 16 box lortu dira.
  • Pediatriako larrialdiak eta paziente haurdunen premiazko arreta 1. solairura eraman dira, eta, horrela, helduentzako larrialdietan leku gehiago lortu da.
  • Liburutegia aldatu egin da administrazioko lanpostuak gaitzeko.
  • Langileentzako aldagela berriak jarri dira.
  • Larrialdietan, kristalezko manpara bereizleak jarri dira, pazienteari segurtasun handiagoa emateko.
  • Kaperan, orain, 14 gela daude (28 ohe) guardian dauden profesionalentzat, eta 4. A eremun ere guardiako gelak egokitu dira.

Bestalde, Santiagoko AUOn ere erreformak egin dira:

  • ZIUko beste instalazio bat gaitu da 3. A solairuan.
  • Lo Unitatea ospitalizazio-eremu bihurtu da, eta 9 gela ditu.
  • Eguneko ospitale zaharra egokitu da aurreospitaleratzeko unitate gisa.
  • Eta Psikiatria Unitatea Arabako Ospitale Psikiatrikora eraman ondoren, 7. B eremua erreformatuko da ospitalizaziorako.