URAk Cadaguaren ur-goraldien aurkako defentsa-lanak amaitu ditu Zallako Mimetiz auzoan

Argitalpen-data: 

  • Cadaguako 1,1 km-ko tarte baten egokitzapen hidraulikoa egin da: ibaiaren ur-goraldi natural eta errepikakorren emariek aise eta seguru zabaltzeko espazio berria sortzeko
  • 143.000 m³ lur hondeatu behar izan dira, El Charco-ko zubia aldatu, eta Aretxagako kortan zubi berri bat eraiki da: 10 milioi euroko inbertsioa egin da guztira
  • Mimetizen jarduera amaituta, eta Adifen trenbide-muga nagusia desblokeatzeko aurreikuspenaren aurrean, Eusko Jaurlaritzak Arangurenen jarraituko du uholdeei aurre egiteko lanekin: 2021ean URAk eraikuntza-proiektua idazteko berehalako konpromisoarekin

Eusko Jaurlaritzaren erakunde publiko URA-Uraren Euskal Agentziak amaitu berri ditu Zallako Mimetiz Cadagua ibaiaren uholdeetatik babesteko lanak: Cadaguako 1,1 kilometroko tarte baten egokitzapen hidraulikoa egin da, uholde natural eta errepikakorren emariei hedatzeko espazio seguru bat sortzeko.

Bertatik bertara ezagutu ahal izan dute lan hori guztia, gaur goizean egindako bisitan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak eta Zallako Alkate Juanra Urkijok. Haiekin batera, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusi Antonio Aizek eta Ingurumen  sailburuorde Amaia Barredok ere parte hartu dute.

Obra guztiek 10 milioi euroko inbertsioa izan dute guztira. Jarduera garrantzitsua oso Cadagua ibaiaren  1100 metroko ibilgu-tarte batean: Baular auzotik, Ibaiondo eta El Carmen auzoen ondotik igarota, San Pedro auzoko FEVEren geralekuaren ia pareraino.

EAEn uholdeei aurre egiteko  lanen artean, inbestitutako euroko,  espero daitezkeen uholde-kalteak gehien murrizten dituen lanen artean dira lanok. Lan horiek hainbat mugarri izan dituzte,  ur-hustutzearen, ingurumenaren edota hirigintzaren. ikuspuntuetatik

Ur-hustutzea ahalmenaren ikuspuntutik

  • 000 m³ lur hondeatu dira ohiko ibilguaren paretik doan ibilgu bat sortzeko; kilometro bat baino gehiagoan zehar; ibilguaren 25 eta 55 metro arteko zabalera aldakorrarekin. Helburua: Cadagua ibaiaren ur-goraldien emariei eustea, ur askoko sasoietan ere,  hiri-bilbea seguru izateko.
  • El Charco-ko zubia zaharraren ordez, pieza bakarreko tauladun zubi berri bat jarri da: sekzio hidrauliko handiagoko, 41 metroko argia duen, eta  ibilguan euskarririk ez duen zubi berri bat. Aurrekoak diseinu hidrauliko eskasa zuen, eta zabalera txiki hori ez zen nahikoa uholdeen emariak husteko; hortaz,  ur-goraldietan kargan sartzeko eta ur-lamina igoarazteko arrisku nabarmena zuen.
  • Kiroldegira sartzeko ibilguan oinarririk gabeko zubi berri bat eraiki da, ur asko datorrenerako ubide edo ebakidura berria gurutzatuz.

Ingurumenaren ikuspuntutik:

  • Jarduera hidraulikoa egitean, oso egoera onean dagoen galeria-basoko zerrenda garrantzitsu bat (Kantauriar Haltzak) babestu eta zaindu egin da; eta   ahalik eta erasan txikiena eragin zaio Cadagua ibaian bizi diren espezieen habitatari.
  • Cadagua ibaiaren ebakidura berriaren bat egiteko, Sollano errekan zorroten mailakatu bat egin da bioingeniaritzako teknikak baliatuz, ugaztun txikiak (mustelidoak) ibilgu batetik bestera ibili ahal izateko.
  • Bisoi europarraren interes bereziko eremuan izanda, lanak bere ugalketa- eta hazkuntza-sasoietatik kanpo egin dira. Gainera, egitura hori paisaian hobeto integratzeko, zura eta harria bezalako material naturalak erabili dira jauzi ikusgarrien segida bat egiteko, eta errekaren energia moteltzeko.
  • Ibilgu berriak ibaiaren eremu zabalagoan, nahiz hiri-bilbean ondo integratzeko, ibaiertzeko espezieak landatzen ari dira, bai zuhaixkak bai zuhaitzak, inguruko landaredi potentzialarekin bat etorriko direnak: beren beregi, kantauriar haltzak.

Hirigintzaren ikuspuntutik:

  • El Charco-ko zubitik ibaian gora, Baular auzoaren eta El Charco artean, bidegorri bat eta ibaiertzeko pasealeku bat egokitu dira.
  • Jarduketa hidraulikoen ondorioz, oinezkoentzako eta autoentzako bide berria jarri behar izan da ibaiaren bi ertzak eta Aretxagako kiroldegia lotzeko.

Hurrengo erronka: Aranguren

Mimetizen jarduera amaituta, Zallako Cadaguako uholdeen aurkako defentsa-lanek Aranguren auzoan jarraituko dute. Hala, Tapia sailburuak iragarri du URAk 2021ean idatziko duela Arangurenen jarraituko duten lanon eraikuntza-proiektua; eta,  baieztatu du Eusko Jaurlaritzaren 2021eko aurrekontu-proiektuan aurreikuspen ekonomiko bat jaso dela, URAk proiektua idazteari berehala hasi ahal izateko.

Gainera, Arangurenen uholdeei aurre egiteko lanok URAk prestatzen diharduen Europako Next Generation proiektu-multzoan sartu da:  obra uholdeen aurrean erresilientzia handitzeko inbertsioen artean, hain zuzen ere.

Arangurenen jarduna osatzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik trenbide-zubi baten ordez sekzio hidrauliko handiagoko zubi bat jartzea, eta bigarren zubi bat kentzea, biak ADIF enpresaren jabetzakoak. Estatuko aurrekontu orokorrei buruzko akordio berria berresten baldin bada —zuzenketa bidez, ADIF erakundeak 2021ean egin beharreko Zallako trenbide-jarduerak barne hartzen dituena—, urrats garrantzitsua izango litzateke, Arangurengo lanok behin betikoan hastea ahalbidetuko bailuke, aspalditik, estatuko trenbide-jarduketaren mende egon baita.

Arangurenen jardunak, gainera, ibaian dauden ur-hartuneetako presa txikia jaistea eta ibaian behera doan tarte batean ura husteko ahalmena handitzea aurreikusten du. Paper-fabrikako presa txikitik ibaian gora, ur-goraldietarako bi ibarbide sortuko dira, bana ertz bakoitzeko; eta bertan dagoen ibaiertzeko landaredia gordeko da. Azkenik, lanon eremuaren paisaia eta ingurumena lehengoratuko dira.

 

 

 

Informazio gehigarria