Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren gomendioak koronabirusaren aurrean

avion.jpg

2020.eko martxoak 03

Koronabirusak (COVID-19) eragindako egoera ikusita, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak gomendatzen du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osasun Ministerioak uneoro eguneratuta eskaintzen duten informazioa kontsultatzea.

Une honetan, Osasunaren Mundu Erakundeak EZdu gomendatzen bidaietan murrizketak aplikatzea.Informazioa egoeraren bilakaeraren arabera eguneratuko da.

Dena den, zuhurtasun-printzipioari lotuz, osasun publikoko erakunde arduradunek, hala erkidegokoek nola Estatukoek, gomendatzen dute eraginpeko inguruneetara EZ bidaiatzea, non eta ez den guztiz beharrezkoa. Artean ere gomendio nagusia da arlo sanitarioan zuhurtasun handiagoz jokatzea, Osakidetza egiten aritu den bezala.

Kontsumitzaileak koronabirusaren (COVID-19) eraginpeko herrialde edo ingurune batera bidaiatzen badu, agintari eskudunen gomendio ofizialak kontsultatu behar ditu. Erakunde horiek askotariko informazioa ematen dute hauexei buruz: egoera, prebentzio- zein segurtasun-neurriak, larrialdiko telefono-zenbakiak, eta prebentziorako zein elikagaien kontsumorako jarraibideak.

Gainera, bidaiatu aurretik, web-orri hauek kontsultatu behar dira:

Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila
Kanpo Arazoetako Ministerioa, Europar Batasuna eta Lankidetza.

Bidaiatu aurretik, gomendatzen da AESA, Aire Segurtasunerako Espainiako Agentziaren web-orrianbegiratzea; bertan, informatzen zaie koronabirusahedatzearen ondorioz hegaldiak ezeztatzean kalteturik atera diren bidaiari guztiei badutela eskubidea informazioa, laguntza eta kalte-ordainak edo beste garraio bat eskuratu edo dirua beraiei itzultzeko. Gomendatzen da, halaber, aireportu, tren-geltoki, garraio-enpresa eta bidaia-agentzien web-orrietan kontsultatzea.

Koronabirusa hedatzearen ondorioz hegazkin-konpainiek hegaldiak ezeztatzean kalteturik atera diren aire-bidaiariek badute eskubidea informazioa, laguntza eta beste garraio bat eskuratzeko edo beraiei dirua itzultzeko, 261/2004 (EE) Erregelamenduan xedatutakoari lotuz:

Informazioa: hegazkin-konpainiak laguntza eta kalte-ordainaren baldintzak biltzen dituen inprimaki bat ematea.

Laguntza: janari eta edari nahikoa, bi telefono-dei edo posta elektronikoko sarbidea eta, beharrezkoa balitz, alojamendu gau bat edo bi, baita aireportu eta alojamendu-lekuaren arteko garraioa ere.

Dirua itzultzea edo beste garraio bat, azken destinoraino; bertan, konpainiak hiru aukera eskaini behar ditu.

Hegazkin-konpainiak bere betebeharrak urratzen baditu eta erabiltzaileak uste badu bere eskubideak ez direla bete, konpainiari erreklamatu behar dio, eta erantzunik ez jasoz gero edo horrek gogobetetzen ez badu, erreklamazio bat aurkez diezaioke AESA, Aire Segurtasunerako Espainiako Agentziari batere kosturik gabe.

Baldin eta hegazkin-konpainiak koronabirusaren(COVID-19) eraginpean daudela izendatutako herrialde edo ingurune baterako hegaldia ezeztatu ez badu, aire-garraioaren erabiltzaileei gomendatzen zaie garraio-kontratua harpidetu duten konpainia edo agentziari kontsultatzea, kontratuaren baldintzak egiaztatzea eta, bidaia-asegurua badute, hegaldia ezeztatzeko aukera ea ematen duen begiratzea.  

Betiere, kontsumo-gaietako agintari eskudunek konpainia, agentzia eta operadoreei gomendatzen diete malgutasunez jokatzea eta erabiltzaileei bidaia ezeztatzeko aukera eskaintzea, edo beste bidaia-aukera batzuk eskaintzea.

Kontsumobidek gogora ekarri nahi du pertsona kontsumitzaile eta erabiltzaileek Kontsumoko Euskal Institutuaren bitartez eskura dezaketela kontsumoko bitartekaritza eta arbitrajea; hori da, izan ere, bide errazena erabiltzaileek eta enpresek elkarren arteko gatazkak ebazteko.